Sakelako telefono bat Chaplinen filmean
George Clarke zinema zuzendari irlandarra ohartu da Charles Chaplinen The Circus filmean aktore bat itxuraz sakelako telefono batetik hizketan ageri dela. Oinez doa emakumezkoa, eskua belarri-ondoan daramala, eta hizketan bezala, ezpainak mugitzen ditu. Gaur eguneko irudi bat dirudi, edozein kaletar sakelako telefonoz ari deneko irudi bat.
1973an asmatu zen sakelako telefonoa, eta 1940an walkie talkie-a… Baina filma 1928koa da!
Interneteko eztabaiden arten, batzuek diote irrati bat daramala andreak eskuan; besteek eskizofrenikoren bat dela;
etorkizunetik bidaiatu duen emakume bat dela… edo George Clarke beraren promoziorako kanpaina dela. Auskalo…
Hemen ikusgai bideoa:
Irudia | Charles Chaplinen 'The Circus' filma | , | LGPL
Microsiervos blogean soluzioa aurkitu bide dute.