“Anai(a) zaharraren lur gazte”

0-15Ostiralean bidali zidan alabak Bartzelonatik honen atzean doan lip dub-a.

Lip dub-a ikus-entzunezko mota bat da, kantu ezagun bat entzuten den bitartean, kamara batek sekuentzia bakarrean ibilbide bat egiten du, eta bidean jendearekin topo egiten du abesten, dantza egiten, antzezten…

Oso gustura ikusi dut, pizgarria da, eta gurera ekartzea izan da hurrena. Bideoarekin batera “euskal herrian antzeko zeozer egiteko” deia zetorren eta ezin izan nuen saihestu konparazioa. Gogora dezagun nolakoa den gure aldarrikapen-ekintzen tonua eta alderatu dezagun bata eta bestea. Ez naiz hasiko aztertzen zer dagoen diferentzia horren atzean, baina nago aurkituko genukeela arrazoi bat baino gehiago.

Noiz aterako gara euskaldunak herri-tristezia luze honetatik? Zergatik ez hasi oraindanik? Baditugu gainditu beharreko oztopoak, baina ez degizkiogun handiagoak jarri. Eta irribarre kutsakor batekin probatuko bagenu?

Euskal Herria, independentzia, Katalunia
Arantza San Sebastian

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude