Rock musika-taldeen baloreak

Rock musika-taldeen baloreak –

Alfonso Guillok Isiluneen Sekretua blogean.

Talde baten jarduerak nahitaez elkarlan eta kooperazio ereduetara bultzatzen ditu taldeetako partaideak.

Rock musika-taldeen baloreakBirmoldaketa industrialaren garaitik irtenbideei begira jarri eta enpresak sortzeko ekimena goraipatu izan da maila guztietako erakundeetan, Eusko Jaurlaritzatik hasi eta lanbide eskoletaraino.

Zarautzen, Zumaian edo Orion bezala, Debabarreneko lehen rock taldeei Elgoibarren irailaren 17an eguerdian egingo diegun omenaldian murgildu naizenean, ohartzen joan naiz talde horietan guztietan era naturalean garatzen diren baloreez:

Helburu bati begira elkarrekin lan egitea, egun batean bai eta bestean ere bai horretan borondatea indartu eta norbera zailduz.

Kideen eginkizunak funtziotan banatzea.

Talde ekonomia (bakarka eta taldeka) kudeatzen ikastea, hau da, garraioa, bideoa, grabaketak, instrumentuak, nahiz eta askotan gurasoek lagundu sarrera askorik gabeko panorama horretan.

Balore hauen garapena ez dago hain urrun enpresa txikietatik eta kooperazio egituretatik. Talde baten jarduerak nahitaez elkarlan eta kooperazio ereduetara bultzatzen ditu taldeetako partaideak, gaztetxoak askotan, eta inplikatuen plazer pertsonalak jo eta ke jardutera bultzatzen dituen arren, halako mugimendu sozialei gero eta forma eraginkorragoak hartzen irakatsi eta gidatuz gero, ekintzaile kultura bat indartzeko beste aukera bat izango genuke gizarte bezala.

Rock musika-taldeen baloreak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude