René Cassins pastorala abian da

Pastorala
Sohutarrak hasiak dira lanean eta dagoeneko banatu dituzte René Cassins pastoralaren kargu nagusiak, besteak beste Cassins eta bere emaztearen lanak egin beharko dituzten protagonistenak. Pastoral hau Jean Louis Davantek idatzitakoa da eta errejenta lanetan Battit Berrogain dabil.
René Cassins baionarra da Bake Nobel saria lortu duen euskaldun bakarra, hainjuxtu Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala egiten lagundu zuen guztiagatik.  1968. urtean eman zioten saria. Horregatik hautatu ei du Davantek sujeta nagusi bezala.
Dena ondo badoa eta behin bakarlariak hautatuak direlarik, bakoitzak berea ikasi beharko du orain eta apirilaren hondarrean izanen dute aukera denek batera saiatzen hasteko.

Bitartean hasi zure belarriak zubererara ohitzen, bideo honexek emanen dizu aukera.

Jatorrizkoan honela dator albistea: “Sohütarrak ari dira aurtengo pastorala prestatzen. Battitt Berrogain errejentak karguak banatu zituen. Kanalduderentzat parada izan zen erreportai baten egiteko. Jean Louis Davant idazleak esplikatu zaukun nor izan zen René Cassin. Hunek 1968an, Bakearen Nobel saria eskuratu zuen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala egiten lagundu zuelako. Elgarrizketen artean ere Dominique Pinque, aurtengo sujeta eta hunen emaztea eginen duen Céline Othatchéguy”.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.