Quosque Tandem polemikaren erdian (berriz)
Iragan astean aurkeztu zuen Pamiela argitaletxeak Oteizaren Quosque Tandemen seigarren edizioa. Baina zalaparta pizteko nahikoak izan ziren ordu batzuk. Dirudienez, artistaren jaraunsle eta iloba den Pilar Oteiza izan zen aurkezpenean. Liburuak bere copyrighta dauka, eta hor dago arazoaren funtsa. Oteizaren lan guztien jabetza intelektuala, Pedro Manterola, Fundazioaren presidenteak dioenez, Patronatuari eta bere elkarteari dagozkie. Hala onartu ei zuen artistak berak, hitzez zein idatziz.
Fundazioak, edizio honen arduradunen aurka beharrezko neurriak hartuko dituela iragarri du. Honekin guztiarekin, egile eskubideen auzia berriz mahai gainean jartzen da. Ezen, Pilar Oteizak artistaren obra zabaltzeko izan dezakeen asmoa ontzat emanez, non bukatzen dira bere eskubideak?
Dirudienez, polemikarekin jaio zen liburuak bere seigarren argitarapena polemikaz estreinatu du.