“Praktika Artistikoen eta Kultura-Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea” masterra

uharte zentroa Praktika Artistikoen eta Kultura-Ikasketak Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterraUharteko Arte Garaikideko Zentroak (Uharte Zentroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bultzatua, Praktika Artistikoak eta Kultura Ikasketak: gorputza, afektuak, lurraldea masterrean leku libreak daude oraindik eta aurrematrikula egiteko izen ematea zabalik dago.

Masterraren helburua “diziplinaz gaindiko ikerketa-esparru bat eskaintzea da, praktika artistiko garaikideak birpentsatzeko, esperimentazio metodologikoa eta lekuan lekuko pedagogiak lehenesten dituen hezkuntza-programa bat”.

2022-23 ikasturtean honako artista hauek parte hartuko dute lantegi praktikoetan: Cabello/Carceller, João Fiadeiro, Marta Echaves, Maddi Barber, Ibon Aranberri, Marc Vives, Elo Vega,  Rogelio López Cuenca, eta Peio Aguirre.

Titulazioa eta nori zuzenduta dagoen
Ikerketa, ikasketa kulturalak eta praktika artistikoak bateratzeko guneak aztertu nahi dituzten ikasleei eta arte- eta kultura-arloko profesionalei zuzenduta dago (artistak, teorialariak, ikertzaileak, komisarioak, hezitzaileak, etab.).

Masterra egiteko hiru modalitate desberdin daude: Masterra, espezializazio diploma eta aditua, azken honetan beste hiru aukera irekitzen direlarik.

  • Berezko Masterra. Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea.
    (60 ECTS)
  • Praktika Artistikoan Espezializazio Diploma*.
    (30 ECTS)
  • Unibertsitateko Aditua: Generoa eta Kultur Ikasketak.
    (16 ECTS)
  • Unibertsitateko Aditua: Kultur Ikasketak eta Lurraldea.
    (16 ECTS)
  • Unibertsitateko Aditua: Kultur Ikasketak, Afektuak eta Ezagutza Kokatua.
    (16 ECTS)

Info osoa: www.centrohuarte.es/master/eu/masterra

* Ez da aldez aurreko unibertsitate-titulurik behar.

“Praktika Artistikoen eta Kultura-Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea” masterra

Ekoizpen, esperimentazio eta ikerketa artistikorako zentroa Nafarroa Garaian.