[Uda erotikoak] Bizilagunak (VII)

[Uda erotikoak] Bizilagunak (VII) –

[Uda erotikoak] Bizilagunak (VII).

Kaixomaitia.eus atariak, euskaldunon harremanetarako guneak ekoiztutako podkasta duzue honakoa, Aratz Begiristainek idatzitako narrazioan oinarritua, eta Iñaki Beraetxeren ahots eta soinu edizioarekin.

Uda gozo-gozo igarotzeko, bederatzi ataletan banatuta izago duzue istorioa entzungai, astero bat.

Plazer dagizuen!

.

Bizilagunak (zazpigarren atala):

Ostegun gaueko loa, aste osoko onena izan nuen. Egunean zehar urduritasuna nabaritzen ez nuen arren, azkeneko gauetan nire ohe handian buelta ugari ematen egon bainintzen, eta hori ederki identifikatuta nuen, zerbaitek estresatzen ninduenaren seinale zen. Bazirudien aurreko eguneko igogailuko elkarrizketak, nire estresa baretu zuela.

Ostiral goiz hartan, beti bezala, nire errutina zorrotza bete nuen eta bereziki denbora eskaini nion nire ipurtzuloa barrutik garbitzeari, badaezpada. Lanean nintzela, bezero askoren ahoetan zegoen eskola guztiak itxita zeudela eta horrek jende dezenteren egunerokotasuna aztoratzen zuen. Nire kezka ekonomikoaz gain, ez nuen bestelako kezka berezirik, baina bazirudien Koronabirusaren harira Italian gertatutakoaren bidea jarraitzen ari ginela.

(…)

[Uda erotikoak] Bizilagunak (I)[Uda erotikoak] Bizilagunak (VII) [Uda erotikoak]