Pornografiaren alde, edota, zenbat zarete blogaz bestaldeko biztanleak?

images-1.jpg
Ematen du literaturaren inguruko azken egunetako kontutxo horiek erakarmen apur bat eduki dutela blog honetan. Zer ikusia edukiko zuten horretan Sustatun eta Zabaldun iragarrita ikusteak, ez baita batere ohikoa. Normalean, aste batean 600 bisitari inguru ibiltzen zarete alua.mundua.com honetan. Orain, ordea, joan zen asteazkenetik gaurdaino (070131-070207), 1210 bisitari ibili zarete kliski eta klaska. Bistan da pornografiak arrakasta itzela duela, baita gurean ere.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Pornografiaren alde, edota, zenbat zarete blogaz bestaldeko biztanleak?”-ri buruz

  • Jakina da diruaren txin-txinak masak mugitzen dituela, pornografiak bezala.

  • Ez bakarrik bisitatu, baita bloglinesera gehitu ere. Sustatu-tik etorritako bat nauzu. Zorionak blogagaitik!

  • “puntako euskal idazle batek bere azken eleberriaren mila ale inguru saltzen” ditu, zuk adina irakurle. Euskal idazleek diruagatik ez badute idazten, zergatik ez pasatu formato digitalera?