Piztu Euskal Itsas Museoa!
Piztu Euskal Itsas Museoa! –
Eraikinaren aurreko eta atzeko fatxaden seinaletika berriak gehitu ondoren, Euskal Itsas Museoak gaur, ekainaren 2an, irekiko ditu ateak ordutegi berrian, 10:00etatik 19:00etara. Jakina, normaltasun berriaren egoerara egokitzeko beharrezko neurriak bermatuz.
“Elkano. Lehenengo Mundu Bira” erakusketa doan bisitatzeko aukera izateaz gain, Euskal Itsas Museoak espazio berri bat zabaltzen du; Musealiak.
Musealiak gunean, Gordailuaren bildumako erabilera arrunteko objektu baten, brontzezko kanpai baten, bidaiaren berri ematen du.
Gainera, museoak programa berritu bat aurkezten du. Museoak bisita eta jardueren formatuak segurtasun-irizpideetara eta Covid-19aren aurreko prebentzio NEURRIAK egokitu ditu.
.
Jarduera programa
Piztu Museoa! hainbat publikoei egokitutako jarduera-programa 3. fasean proposatuko da.
Museotik kanpoko jarduerak eskainiko dira, formatu murriztuan. Bestalde, jarduera hauetan parte hartu ahal izango da:
- Gynkana La Jarana: gazte eta familientzat zuzendutako gynkana, portuko sekretu ezkutuenak ezagutzeko.
- MicroMuseoak: 15 minutuko topaketak egingo dira, eta aldi baterako erakusketari buruzko istorio harrigarriak ikusiko dira. 8 bisitari gehienez ere taldeko.
- La Jaranatik martxan!: Bisitariek, museoko bitartekaritza taldearekin batera, Donostiako Portuko sekretuak ezagutzeko aukera izango dute.