“Irati”, Paul Urkijoren film berria

Paul Urkijoren film berria –

2017an “Errementari” lehen film luzea aurkeztu zuen Paul Urkijo arabar zinemagilearen lan berria da “Irati”, datorren otsailaren 23an zinema aretoetara heltzekoa dena.

Dagoeneko ikusgai dago trailerra, benetan ikusgarria!

Lau milioi inguruko aurrekontua izan duen filmak Sitgesen izan du estreinaldia, Kataluniako zinema fantastikoaren jaialdi itzaltsuan. Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren “Irati Zikloa” komiki mitologikoa ei du oinarri pelikulak:

“VIII. mendean, gerlari kristau eta musulman talde bat Pirinio baskoi paganoan barrena dabil, haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoz. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko gaztea da taldearen burua, eta Irati misteriotsuak gidatzen ditu mundu mitologiko ilun batean barrena”.

Paul Urkijoren film berria

Paul Urkijoren film berria

Seriefiloa naiz.

2 pentsamendu ““Irati”, Paul Urkijoren film berria”-ri buruz

  • Chiquitan Barandiaranec bildurico condairac maite nituen. Pachi herremintariaren storioa guehien gustatzen citzaitanen artean cegoen. Ba daduca halaco punctutto bihurria. Hala laburbilcen duquet nic storio hau :

    Gaiztoa naiz. Eta cer ? Bon, orain mundu honetatic irthetzea dagoquiquet nombait. Eta hor dathor Iffernuco functionari bat ni berarequin eramaiterat. Açalcen draut dagoena, memelo harec, cer dathorquidan… Ba ikussiren du harec cer dagoen. Eta hala doa bera bacarric, nerequico icara viciz. Guero bigarren Iffernuco functionari bat dathorquit. Harec jada aurrecoaren escarmentuaz ohartuta, nerequico mesfidança bat badu, baina berdin berdin açalcen drauzquit chorrada berberac. Eta hura ere joaiten da escarmentu dosi batequin. Hala nitaz aspercen dira.

    Azquenean ni ere vicitzaz aspertuta, ceren mundu honetatic irthetzea cegoquidan aspalditic, hala abiatzen naiz ni neu Iffernurat nere cabuz. Bertan ez naute eduqui nahi. Ados. Banoa Cerurat, ea han sarcen uzten nauten. Ceruco atharian Sant Petric erraiten draut ni hain gaiztoa naicela ecen ecin bait nau bertan harcen. Açalcen draucot nola iffernuan ere ez nautela harturen, eta beraz, mundu hontarat vueltatzea berceric ez bait dut.

    Hala Sant Petric, gauçac ikussi ondoren irequitzen drauzquit Ceruco atheac, gaiztoenac baino gaiztoago içaiteagatic.

    Guti gora behera hala synthetiçatzen da Erremintariaren condaira. Symbolismoa da bertan storioari coherencia bat emaiten draucona.

    Nere ustez, Urkizuren Errementaria fimac condaira haren symbolismoaren mulçoa ez çuen inon adiaraci. Bihurtu eta ekarri çuen verismotic, storio pessantissimo realista baten bitartez, soffrimenduaren mystificatione baterat. Eguia erraitecotz, filma cacaputza iduritu citzaitan.

    Irati filmaren trailerra ikussiric, iduritzen çait gure herriaren passarte historico batzuc bihurtu dituela, pseudoeuscal symbolismo batzuen bitartez, bainan bethi ere soffrimenduaren mystificatione horretarat eramanez.

    Beitu gai historico haiec modu argitsuan tracta daitezqueela, bainan bethi soffrimendua, odola isurcea, heriotzaren gurça, etc, adiarazten diren gure eçaugarri intrinsecoac bait liren.

    Aguian oker interpretatu dut, bainan uste dut Irati filma, Errementaria beçala, berce ‘euscal’ cacaputza bat içanen dela.

  • Aupa hi, Aletchu!
    Ihes daguiogun suffricario stupido eta negarrismoari!
    Viva hi!