Paul Austerrena

 84-paul_auster.jpg

Batek batek Paul Austerrekin egindakoa ikusi nahi badu.

Kideak: Eider Rodriguez, Xabier Gantzarain eta Jon Benito erredakzioan, Maialen Sarasua, errealizazioan eta mirarien departamentuan. Produkzioa: Orio-ETB.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Paul Austerrena”-ri buruz

  • Batek batek Paul Austerrekin egindakoa ikusi nahi badu.

    Ameztoyk behar bada?
    tipa hori etbko urrusoloren sasoitik gogoratzen dut, orduan masoka nintzen eta noizbehinka saioa “ikusten” nuen. Dena den, hauek biak gogoratzeak duda bat pizten zait: nork banatzen ditu herrialde honetan “intelektual” etiketak? behar bada, “egoa” zozkatu zenean dos-por-unoa egin zuten. Seguru nago bi hauek besoak zabal-zabal zituztela, marijaiaren antzera,… edo agian ez, mariajai baskoegia ote?

    eskerrikasko espazaio hau zabalik izatearren eta elikatzearren, mundu alu honetara heldu berria den baten partez

  • […] Lehengo astelehenean, Hasier Etxebarria gainetik kendu ezinean ibili nintzen, goizetik gauera. Hasteko, Sustatun agertu zen notiziaren haritik tiraka denbora pila bat eman nuen Begoña Ameztoy delako batek DVn idatzitakoak irakurtzen. Gero etorri ziren ETBko Hasierren erantzunak egunkarian bertan eta bere blogean. Lerroz lerro irakurri nituen  batek zein besteak esandakoak eta, egia aitortuz, lasaitu ederra hartu nuen Etxebarriak amaiera eman zionean usteltzeko bidea hartuz zihoan harremanari. Epistola gero eta pozoitsuagoak ziren elkarri igorritakoak. […]

  • Ez al dugu izango Austerren elkarrizketa osoa Interneten ikusteko aukera? Despistatuta ibili gara ta…

  • Berandu irakurri dut post hau eta ez dakit erantzunik jasoko dudan. Austerri egin zenioten biografia ikusi dut eta lan ona iruditu zait. Baita Oskar Aranaren komentarioak. Austerren liburu gehienak (fikziozkoak) irakurri ditut, eta gehienetan (The Music of Chance eta trilogiako Ghost gazbakoak kenduta) asko disfrutatu dut haren lanarekin. Badago bere idazkeran oso adiktiboa den eta aldi berean, ez dakit, errazegia den zerbait, kalitate gutxiko prosa agian? (telebista ikustearekin parekatuko nukeen esperientzia). Ez dakit konatxe B.R. Myers-en A Reader’s Manifesto (http://www.theatlantic.com/doc/200107/myers) ezaguna zaizun. Ezaguna baduzu jakin nahiko nuke egin zenion elkarrizketan (atzerrian bizi naiz eta badirudi ETBren webgunean ez daoela ikusgai) horren inguruan zerbait galdetu zenion. Myers-en saioa 2001koa da eta nahikoa oihartzuna izan zuen bere momentuan. Noski, kritikatzen zituen idazleek (Paul Auster, Don DeLillo etab.), edo haien argitaletxeek, ez zuten oso begi onekin ikusi Myersek botatakoak. Kritikatuen artean Don DeLillo-ren inguruan esandakoekin erabat ados nago (postmoderno merke eta jasan ezina), eta baita Austerri buruz esaten dituen gehienekin. Austerrena “Spare prose”-aren eredu bezala agertzen du Myersek. Hau da, kontalari bai, baina idazkera oso errepetitiboa eta ez-beharrezkoa erabiltzen duela. Hipnotikoa izan daitekeena, baina funtsean idazlearen kaliate eskasa erakusten duena, beste ezer baino. Susmoa dut Oskar Aranak Austerri buruz batez ere estiloa gehiegi zaintzen duen kontalaria dela dionean “spare prose” horretaz ari dela.