Paperezko Kontzertuak: Sam Amidon (bideo-aperitifa)
Vermonteko musikariak folkez bete zuen Donostian, Zabaleta kaleko 34. zenbakia. Urteko Paperezko Kontzertu ederrenetarikoa eskaini zuen 70 pribilegiaturen aurrean. Gurasoek folka jotzen zuten, eta txiki txikitatik hazi zen giro horretan Amidon. Hortik edan zuen. Amerikar musika herrikoiaren harribitxia dela diote askok. Duela 200 urte idatzitako abestiak hartu eta bere erara moldatzen ditu, esperimentatuz. Sufjan Stevens, Iron and Wine edo Bill Callahan artisten hurrengo belaunaldikoa bera, ziur Beth Ortonen senarra delako ezagunagoa dela, bere obragatik baino. Paperezko Kontzertuetan argi geratu zen merezitakoak direla jaso dituen lore guztiak. Ohi bezala Debolexeko kamerek dena jaso zuten eta hona hemen bideo-aperitifa.