Estreinaldiak: Otsailak 4

Estreinaldiak: Otsailak 4 –

Estreinaldiak: Otsailak 4

Estreinaldiak: Otsailak 4

.

Moonfall

Indar misteriotsu batek Ilargia jo eta, bere orbitatik kanpo, zuzenean Lurraren aurka bidaliko du ziztu bizian. Suntsipenaren zorian dagoen munduarekin talka egin baino aste batzuk lehenago, NASArentzat exekutibo lanak egiten dituen Jo Fowler (Halle Berry) astronauta ohiak gure planeta salbatzeko gakoa duela iradokiko du. Brian Harper (Patrick Wilson) astronautaren eta KC Houseman (John Bradley) teoriko konspiranoikoaren babesa izango du bakarrik.

.

The Eyes of Tammy Faye

Tammy Faye Bakker telebista-predikatzaile ebanjelistaren igoera, erorketa eta erredentzioaren ikuspegi intimoa. 70eko eta 80ko hamarkadetan, Tammy Fayek eta bere senarrak, Jim Bakkerrek, ia ezerezetik abiarazi duten munduko erlijio-katerik handiena, baita parke tematiko bat ere, eta ospe izugarria izan zuten bidaltzen zituzten maitasun, onarpen eta oparotasunezko mezuei esker. Tammy Faye oso ospetsua zen bere betile suntsiezinengatik, kantatzeko modu originalagatik eta mota guztietako pertsonei harrera egiteko orduan zuen eskuzabaltasunagatik. Baina hain arreta handiz sortutako inperio hura bertan behera erori zen laster, finantza-irregulartasunen, lehia eta azpijokoen eta eskandaluen eraginez.

Filmak 69. Donostia Zinemaldiaren Sail Ofizialeko lehian izan zuen aurrestreinaldia.

.

Doraibu mai kâ / Drive My Car

Yusuke Kafuku antzerki-antzezle eta -zuzendaria da. Oto antzerkigilearekin ezkonduta dago. Senar-emazte zoriontsuak dira, baina bat-batean Oto desagertu egingo da sekretu bat atzean utzita.

Nahiz eta drama pertsonal horretatik berreskuratzeko zailtasunak dituen, Kafukuk “Tío Vania” obra Hiroshimako jaialdi batean muntatzearen erronka onartuko du. Han Misaki ezagutuko du, txofer izendatu duten neska erreserbatua. Ibilbideak igaro ahala, elkarrizketen zintzotasun gero eta handiagoak iraganari aurre egitera behartuko ditu biak.

.

Le discours

Adrienek 35 urte ditu, neurotikoa eta hipokondriakoa da eta heldutasun-krisi batean dago murgildurik. Familiarekin egingo duen afari batean, neskalagunak ez die  berak bidalitako mezuei erantzungo, eta ezkon-anaia inozoak ezkontzako hitzaldia egiteko eskatuko dio. Zer joan liteke okerrago?

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Otsailak 4Estreinaldiak: Otsailak 4

Euskal pantailaren gunea