Estreinaldiak: Otsailak 18

Estreinaldiak: Otsailak 18 –

Estreinaldiak: Otsailak 18

Estreinaldiak: Otsailak 18

.

O gemer (Intziria)

O gemer film esperimentala da, euskal idi-gurdien soinu bitxiaren bidaia geografiko eta historikoari buruzkoa. Soinu horrek 60ko hamarkadara arte iraun zuen Kantauri isurialdearen zati batean, baina gaur egun ia erabat desagertu da Iberiar penintsula osoan. Filmak ibilbide bat egiten du, soinuak gure lurraldean gaur egun duen isiltasunetik Brasilgo erdialdean berragertu den arte, hainbat urteko ikerketa baten ondoren. Gurdiak aurrera egiten duenean sortzen duen soinu kirrinkari (baina afinatu) berezi horrek zalantzan jartzen ditu ikusten dugun munduak nolako soinuak egiten dituen jakiteko baliatzen ditugun zentzumenak eta esperientzia.

Filma 69. Donostia Zinemaldiaren Zinemira atalean aurkeztu zuen Xabier Erkizia zuzendariak.

.

Death on the Nile

Agatha Christieren ‘Heriotza Nilon’ liburu ezagunaren egokitzapena.

Nilo ibaia zeharkatzen igaroko duen oporraldian, Hercule Poirot detektibeak oinordetza garrantzitsu bat jasotzekoa zen gazte baten hilketa ikertu beharko du.

.

Marry Me

New York hiriko Madison Square Garden parkean, ustez, urteko ezkontza garrantzitsuena ospatzera doaz. Ezkongaiak, mi musikari arrakastatsu: rock musikaren izarra, bata, eta uneko Pop abeslari ezagunena, bestea.

Senargaiak azken momentuko plantoia emango dio bikoteari eta honek, orduan, bere kontzertu baten ikusleen artean ausaz aukeratuko duen gizon batekin ezkontzea erabakiko du.

.

CODA: Los sonidos del silencio

Ruby (Emilia Jones) protagonistaren senide guztiak gorrak dira; bestela esan da, bera da entzumena duen bakarra da. 17  ditu eta goizetan, klasera joan aurretik, gurasoekin eta anaiarekin aritzen da lanean, familiaren arrantza-negozioari eutsi nahian. Zaletasun berriak aurkitzeko irrikaz, Rubyk bere institutuko koruan izena ematea erabakiko du. Bertan, kanturako ezkutuko grina ez ezik, dueto bat egiteko bere kidea izango den mutilarekiko erakarpen fisiko handia ere garatuko du.

.

(…)
Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!
.

Estreinaldiak: Otsailak 18Estreinaldiak: Otsailak 18

Euskal pantailaren gunea