EuskarAbentura 2021eko memoria-sonoroa

EuskarAbentura 2021eko memoria-sonoroa –

Azken espedizioko bizipenak berpizten, partaideen ahotsetik:

Ekimenak abian jartzea gauza bat da, baina honek berarekin dakar ekimen horiek ebaluatzeko premia. EuskarAbentura espedizioak sorreratik argi zuen espedizioaren eraginkortasuna zehazteko ikerketa beharrezkoa zela bereziki baliabideak modu egokiak erabiltzeko eta gaur egungo Euskal Herriko erronka soziolinguistikoei erantzuteko. Horregatik, EuskarAbenturak ekintza-ikerketa prozesu espirala (planifikatu, jardun, behartu eta hausnartu) baliatzen du.

Lehen hiru espedizioetan modu informalagoan egin bazen ere 2021eko espediziotik aurrera ikerketa lan hau hizkuntza-arduradun baten gidaritzapean egiten ari gara. Ikerketa hizkuntza arduradunak diseinatu eta gidatzen badu ere, etengabeko elkarlanean dago Soziolinguistika Klusterra, Euskal Herriko Unibertsitatearekin edota Hizkuntza Politika Sailburuordetzarekin.

EuskarAbenturan talde urdina¹ eta bereziki Xerpak erreferente eta bidelagunak dira eta jzioquitarrak protagonistak. Horregatik, ikerketa hau ez da izan EuskarAbenturaren errealitateari buruzko azterketa bat, partaideekin batera egindako bide bat baizik. Jzioquitarrei protagonismoa eman nahi izan zaie, beraien perspektiba kontuan hartu eta beraien ahotsak hurbilagotik ezagutu, izan ere, apenas ikertu da hizkuntza-mudantzen fenomenoa aktoreen iritzi eta hausnarketetatik abiatuta. EuskarAbenturako ikerketa taldeak “garrantzitsutzat jotzen dugu, ez bakarrik ikertzaile “jakintsu” moduan jokatzea, baizik ikerketa subjektuen parean jarri eta eurekin eta eurengandik ikastera irekita egotea. Horretarako, gazteek hasieratik izan dute ikerketaren berri eta zenbait ikerketa tresnen bidez beraien parte-hartze aktiboa eskatu zaie.

Tresnetako bat ahots bidezko egunerokoa² izan da eta gazteek askatasun osoz espedizioan zehar izan dituzten hizkuntza-jokaera zein bizipenak partekatu dituzte.

Guztira 22 gaztek hartu zuten parte egunerokoetan (hamar gaztek lehen txandan eta 12 gaztek bigarren txandan). Gazte hauen profil soziolinguistikoari dagokionez, %95 gune erdaldunetako partaideak dira eta guztiak beraien euskara mailarekin harro daudela dioten arren %73k dio espedizioaren aurretik inoiz euskaraz egiteagatik deseroso/jenatua sentitu dela erdaldunek gaizki erantzuteko/begiratzeko beldur zirelako edota beraien ingurukoek beraiek baino euskara hobea zutela sentitu zutelako. Egunerokoetan jaso ditugun lekukotza eta hausnarketetan gehien errepikatu diren ideiak ondorengoak izan dira:

  • Espedizioak askori eskolatik kanpo lagun artean euskaraz haritzeko ezohiko “aukeran ema” dio.
  • Askok espedizioan “euskara konplexurik gabe erabiltzea” edota “akatsei garrantzirik ez ematea” lortu dutela diote besteak beste espedizioko aniztasun soziolinguistikoari, gazteen artean euskaraz hitz egiteko prestutasunari eta soziolinguistika inputa eskaini duten gonbidatuei esker.
  • Gehienentzat espedizioa probintzia eta euskalki ezberdinetako gazteekin izan duten lehen kontaktua izan da.
  • Euskal probintzia ezberdinetako egoera soziolinguistikoak hobeto ezagutu dituzte eta desoreka horien inguruko ikuspuntu kritikoagoa garatu dute. Bereziki Iparraldeko egoeraren inguruan eta gazteek bi lurralde hauek “bananduta” daudela sumatzen dute.
  • Espedizioaren amaieran jzioquitar askok etorkizunera begira begira asmo eta erronka ezberdinak dituzte euskarari dagokionez: gehienek gertuko zirkuluetan (anai-arrebak edo lagunak) euskaraz gehiago haritzea eta espedizioan sortutako lagun sarea mantentzea.

Ezin dugu ahaztu egunerokoa, EuskarAbentura 2021 espedizioko ikerketa soziolinguistiko zabalago baten ikerketa tresna bat soilik ez dela eta beraz, hemen aipatutako emaitzak partzialak dira. Ikerketa lanaren azken emaitza eta ondorio guztiak Apirilean argitaratuko ditugu.

Ahots bidezko lekukotzak memoria-sonoroa izeneko batean jaso nahi izan ditugu, EuskarAbenturako partaideek espedizioan hizkuntzaren gaia nola bizi duten islatzeko modu zintzo eta gardena delako. Azpimarratu nahi dugu, beraz, memoria-sonoro hau 2021eko jzioquitarrek espedizioan zehar partekatutako hausnarketetatik abiatuta sortu den ikus-entzunezkoa dela. Emaitza ondorengo hau duzue…

1 Espedizioan elastiko urdina daramaten helduen taldea osoari erreferentzia egiten dio: begiraleak, sendagileak, erizainak, gidariak, logistika arduradunak, kameralariak, kazetariak, xerpak eta hizkuntza arduraduna.

2 Testuan zehar “eguneroko” hitza erabiliko dugu irakurketa errazteko baina jakitun gara egunerokoa diogunean eguneroko egokitu bati egiten diogula erreferentzia (gure kasuan jzioquitarren egunerokoa) eta ez antropologian eguneroko bezala ezagutzen den tresna zehatz eta konplexuari.

Euskal Herriko erronka soziolinguistikoei erantzutekoEuskarAbentura 2021eko memoria-sonoroa