Estreinaldiak: Otsailak 17

Estreinaldiak: Otsailak 17 –

Estreinaldiak: Otsailak 17

Estreinaldiak: Otsailak 17

.

Ant-Man and The Wasp: Quantumania (Peyton Reed)

| Zientzia fikzioa | Thrillera | Fantasia | Ekintza |

Scott Lang eta Hope Van Dyne, Hank Pym eta Janet Van Dynerekin batera, Erresuma Kuantikoa esploratzen ari dira. Bertan, izaki bitxiekin elkar eragitea lortuko dute eta posible uste zutenaren mugetatik haratago doan abentura batean murgilduko dira.

Marvel Studios unibertsoaren azken proposamena, Walt Disney Pictures erraldoiarekin jorratutako elkarlanetik jaioa. Honekin gutxi ez, eta nazioarteko ospea duten izenekin osatu dute aktore taldea: Paul Rudd, Evangeline Lilly, Michelle Pfeiffer, Michael Douglas, Jonathan Majors, Kathryn Newton eta Bill Murray, besteak beste.

.

Women Talking (Sarah Polley)

| Drama | Erlijioa | Sexu-abusuak | Gertakari errealetan oinarritutako historia |

Boliviaren erdialdean dagoen erlijio-kolonia isolatu bat. Emakume talde bat beren fedearekin adiskidetzeko borrokan ari da, koloniako gizonengandik sexu-erasoak jasan ostean.

2023 | Oscar sariak: Film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren sarietarako hautagai

2023 | Urrezko globoak: Gidoi onenaren eta soinu banda onenaren sarietarako hautagai

.

Triangle of Sadness (Ruben Östlund)

| Komedia | Drama | Sátira |

Modaren Astea amaitu berritan, unean uneko puntako influencer guztiak bilduko dituen luxuzko itsas bidaia batean girotuko du Östlundek istorioa. Itsasontziko tripulazioaren ia osotasunak arreta leiala eskaintzen dio tripulazio aberats eta zorrotzari, kapitainak izan ezin, zeinak ez duen aginte-kabinatik ateratzeko asmorik.

Gertaerek ustekabeko bira emango dute eta botere oreka alderantzikatu egingo da ekaitz mehatxuak ekidin ezina dirudienan.

2022 | Cannesko Jaialdia: Urrezko Palma (Film onenari saria)

2023 | Oscar sariak: Film onenaren, zuzendari onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren sarirako hautagai

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Otsailak 17

Estreinaldiak: Otsailak 17

Euskal pantailaren gunea