Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko eguna Bizilaben

Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko eguna Bizilaben –

Bizilabeko gazteek emakume eta neska zientzialarien eguna ospatuko dute gaur, neskek protagonismoa hartuz.

Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko eguna Bizilaben

Bilboko Bizilabe guneko zientzia eta teknologia tailerretan, eguna modu berezian ospatzeko, joan den astean osatutako bideo batzuk jarri dituzte sarean.

Zientzian eragina izan duten 5 zientzialari emakume aukeratu dituzte, beraien inguruan zenbait jarduera egiteko. Emakume zientzialari horietako bakoitzari esperimentu edo ikerketa txiki bat lotu diote eta, horrez gain, emakume zientzialariaren inguruko biografia bat bildu dute. Bizilabe tailerretan parte hartzen ari diren gazteek egin dute lan hori, joan den astean eta neskek, gaurko protagonistek, esperimentuen garapenak eta zientzialarien biografiak bideoan jaso dituzte.

Hautatutako zientzialariak:

  • Marie Tharp, 1920. Geologoa eta kartografoa. Eztanda egiten duen sumendi bat eraikiko dute. Bideoa
  • Rosalind Franklin, 1920.  Kimikaria. Fruitu eta listu-guruinen DNA-ren erauzketa egin dute. Bideoa
  • Hertha Ayrton, 1854. Ingeniari elektrikoa. ‘Electric paint circuit’ eta ‘Sparkfun electric circuit’ zirkuituak egin dituzte. Bideoa
  • Elizabeth O. King, 1912. Mikrobiologoa. Iturri ezberdinetako mikroorganismoak erein dituzte. Bideoa
  • Margaret Fountaine, 1862. Entomologoa. Ortuetan biodibertsitatea sustatzen duten intsentuen hotel bat eraiki dute. Bideoa

Bideo guztiak ikusgai daude

Otsailak 11, Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko eguna Bizilaben

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.