Oteiza Museoak “Jesus Jordanen” obra erakusten du
Oteiza Museoak “Jesus Jordanen” obra erakusten du-
1933an egindako pieza berezi bat da Altzuzako zentroan gordea
Jorge Oteizak 1933an egindako Jesus Jordanen eskultura dugu Altzuza Museoko protagonista berria. Museoak artistaren lehen sorkuntza-aldiko pieza berezi hori jaso eta erakusten du. Gordailuan den obra bat da, Pagola Hernández familiaren bildumakoa, eta urtebetez egongo da Altzuzako zentroan ikusgai. Horrela, osatu egingo da artistak hogeita hamarreko lehen urteetan, Latinoamerikara abiatu aurretik, egindako obra multzoa.
Jesus Jordanen Jorge Oteizak bere eskultura-sorkuntzaren lehen urteetan egindako obra multzokoa da, eta Oteiza Museoan egoteak funtsezko ekarpena egiten dio eskultura gutxi gorde diren sorkuntza-aldi goiztiar haren gaineko ulerkuntzari. Igeltsuzko hustura lana (77 x 25,5 x 22 cm) bat dator artistaren arte-produkzioko lehen fasearekin, hura oso lotua baitzegoen giza irudiaren bitartez espresioa bilatzearekin.
Latinoamerikarako bidaia egin aurretiko obra sailekoa da, 1933an Donostian egindako Gipuzkoako Artista Berrien Bienalean, Oteizak berak eskulturako lehen saria irabazi zuen hartan, erakutsitakoa.
Jesus Jordanen lanak figurazio landua erakusten du, eta bat egiten du Oteizaren lehen interesarekin, hura baitzen eskultura subjektibo baten aukerak esploratzea, literaltasunetik gero eta urrunago; kontzepzio harmonikoan eta zorroztasun formalean espresiorako modu berria aurkitzen zuela, bat zetorren, inolaz ere, garai hartako beste artista batzuek, besteak beste Perez Mateo, Cristino Mayo, Jacob Epstein, Eduardo Diaz Yepes, Dimitri Tsaplin, Andre Derain eta Antoine Bourdelle-k, are Alberto Sanchezek ere, mamizko, esentziazko bertikaltasunaren bilaketan egindako proposamenekin.
Oteiza Museoak “Jesus Jordanen” obra erakusten du-