Bizkai

Bizkai – 

Bada Galdakaon Bizkai izena duen kalea, bere horretan, mugagabean. Beste hainbat herritan ere euskal mendebaldeko lurralde hau gogoan duten hainbeste kale dira, baina, horietatik nik ezagutu ditudanak behintzat, Bizkaia dira, era enuntziatibo mugatuan, hain zuzen.

Aspaldion, ordea, eta bereziki zorioneko koronabirusaren eguneroko kutsatzeen datuak ematean, hitzetik hortzera entzun izan ditut, EiTB Komunikazio Taldeko irrati-telebista publikoetan entzun ere, «Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan», «Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako…» eta antzeko erabilera okerrak, hau da, artikulua A- itsatsitzat joaz. Baina Bizkai osoan ondo asko dakigu Bizkaikoak garela bizkaitarrak, ez Bizkaiakoak; Bizkaitik Bizkaira eta Bizkaian.

Bizkai

Hortaz, deklinabide-arauak egoki erabilita, «Araba, Bizkai eta Gipuzkoan» eta «Araba, Bizkai eta Gipuzkoako…» behar luke, elipsia eginez gero, edo «Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan» eta «Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako…», elipsirik egin ezik. Hedabideetan behin eta berriro txarto deklinatuta entzun/irakurtzeak, izan ere, nahaspila besterik ez dakar, eta badakigu erraz sozializatzen diren akatsak zeinen gaitzak diren zuzentzen gerora.

EiTB Komunikazio Taldeak gehixeago zaindu beharko lituzke esan/idatzi egiten dituenak. Dena dela, ez dakit zergatik tematzen diren une oro hiru lurraldeok aipatzen, horretarako EAE hizkiak edukita; Euskal Autonomi(a) Erkidegoa, alegia. Badakigu euskal lurralde historikoek errealitate politiko administratibo ezberdinak osatzen dituztela, hainbat ñabardura dituzten izendapenak (EAE, Foru Komunitatea, Euskal (Hirigune) Elkargoa, Iparralde, Euskadi, Euskal Herria…), baina gehiago bereizten gaituzten izendapen “pribintzialistak” baino egokiago litzateke, nazio ikuspegi batetik abiatuta, batzen gaituen izendapen bakarra erabiliko balitz, nik uste.

Bizkai

11 pentsamendu “Bizkai”-ri buruz

  • josu naberan 2021-12-30 19:46

    Kaixo, euskaltzale galdakaoztar hori.

    BIZKAI edo BIZKAIA?

    Izatez BIZKAI dok *biz-an-garai “mendialde bikoitzeko” (mugagabea)

    BIZKAIA, barriz, hortik datorren berba-“izena” dok.
    Beraz, ez da txarto dagoela, baino-eta izena dela, besterik barik.
    Hortaz, sarrera moduan, hitza besterik agertzen ez danean, BIZKAIA esan beharko litzateke, eta paragrafo barruan dagoenean, BIZKAI, nire eritziz.

    GALDAKANO *GARA-an-ARA-UKU-ANU-en-ON
    “GOIENEKO (uku-anu-en-on) GARALDEA (gara-an-ara)

    ON –>NO bilakatzen da beti.

    Bistan da ELEXALDEri egiten diola erreferentzia.

    Ondo izan, lagun, eta EGU ZAHAR itxaropentsu!

  • Josu, eta zergatik ez Bizkai= biz+gai= biziaren gaia! Ederra eta poetikoa ez denik ez didazu esango! Ikusten duzunez, guk ere badakigu asmatzen, gu ere izan gintezke Mesias.

    Hasieran ‘puzlekeria’ deitu nion zure iruditeriaren lerratze sortari. Orain hitz gizenagoak erabiliko nituzke, baina ez ditut erabiliko.

    Euskal munduari zerbait esatea nahi badiozu, idatz ezazu liburu bat, eta kontaiguzu liburu horri buruz atari honetako artikulu batean. Baina utziozu Zuzeu-ko sarrera guztiak sabotatzeari. Kalte besterik ez diozu egiten horrenbeste iruzkinekin. Espazio hau ez da zeurea bakarrik.

  • Baldin GALDAKANO balethor, elkarren ondoco syllaba mulço luce honetaric:

    *GARA-an-ARA-UKU-ANU-en-ON
    “GOIENEKO (uku-anu-en-on) GARALDEA (gara-an-ara)
    ON –>NO bilakatzen da beti.

    Argui dago ecen euscara ez cen hizcunça batetic lethorqueela Galdacano euscal hitza.

    gara-an-ara-uku-anu-en-on?

    Hau ez da euscara eta nehoiz ez da içan euscara.
    Euscara da euscaldunoc ulercen ahal dugun euscal hizcunça.

  • josu naberan 2021-12-31 10:16

    Julen amice, ikusten diat ezkerreko begiz jo nauala. Hirekin ez dik merezi hitz egiterik.

    Josu tokayo,
    Nik dakidana esaten saiatzen nauk, eta toponimiaz pila bat zekiat, bi hamarkadaren rodajeari esker.

    Halaxe interpretatzen dizkiat Iberia osoko toponimoak, BETIERE ERA BEREAN, ETA INOIZ TRANPARIK EGIN BARIK.

    Euskaldunek ezin dutela ulertu? Ulertzekoa dok hire egiaztapena, baina hik heuk, hain aditu haizen aldetik,
    Esaidak zehazki, hala nahi badok, zertan dakusaan akatsa.

    Ulertzen diat horretara ohitu bako euskaldunek ezin ulertzea mekanismoa, baina sinestuidak euskerak halaxe funtzionatzen duela, PAUSU ASTIROAN, ez soilik toponimian, baizik eta bere lexiko ororen etimologian.

    Eta hori ez dok nire erruz, baizik eta hizkuntza monumental hau eraiki zuten gure arabasoen “erruz”. Ez gaituk konturatu ere egiten zein gauza zehatz eta zientifikoa daukagun euskeraren muinean.

  • Euskahaldun 2021-12-31 11:46

    Josu N, ahaleginak eta bi egiten dituzu besteok ezkerreko begitik jotzeko. Hizkuntzalaritzan aditutzat hartzen duzu zure burua, baina zure hitz jokoekin teoria linguistikoak asmatzea ez da hizkuntzalaritza, perretxiko miragarriak jatetik egindako bidai psikodelikoa baizik. Aurrekoan, euskara Neanderthalen hizkuntzatik eratorri zela ziurtatzen zenuen. Harrapazank Txiribiton! Hizkuntzalaritzan aditua izateaz gain, epidemiologian eta medikuntzan aditua zaitugu gainera. Zertarako horrenbeste ikerlari, zuk dagoeneko denetarako erantzunak badituzu? Auzo lotsa eragiten didazu benetan.

  • josu naberan 2021-12-31 23:12

    Euskahaldun,

    Ez hadi hain jeloskor eta feroz jarri. Pentsa ezak nik baino denbora gehiagotxo izango duala aurrera begira (hipotesi bat dok, nik jada 80 urte ditudanez) eta hire helburuak erdiesteko beta izango dok, espero.

    Hik zer uste duk ba?, hemengo Neandertala edo bere aurreko Heidelberg Gizakia, hitz egiteko baldintza fono-fisiko guztiak edukiz (antropologo guziek diotenez) mutu itxarongo zutela Kromañoia noiz etorriko zain? Hori bai dela “teoria” lingüistiko bitxia; eta ez nirea.

    Aizak, ni orain dela hogei urte baino gehiako hasi ninduan hizkuntzalaritza lantzen, eta duela 18 urte argitaratu nian nire “teoria”: (HITZEN KOBA: HITZ-ELE-BERBA. Las tres raíces primitivas de la que surgió el euskera”. Basandere Argitaletxea. 340 orr.)

    Baina ez ninduan hasi laburbide teoriko-axiomatikoetan oinarrituta (EHUko katedradunak bezala), baizik eta errealitatetik (25.000 toponimo aztertzetik), nire metodologia “fantastikoaren” jakin-minez ez hadin geratu.

    Beraz, ez hadi izan nire lotsa, Euskahaldun. Azkenean lortu diat nire helburua: lehen euskeraren hizkera monosilabazkoa jakitea. Eta horren jakin-min apur bat emango balik, eskegi dizkiat nire “fantasiak” publikoki, mundu guztiak ezagutzeko moduan,
    Academia.edu deritzan sare digital mundu-mailakoan.

    Eman diat nire aldetik fruitua, eta hik ere AHAL DUK, Euskahaldun. Ez hadi jarri hain egozkor. Biok gabiltza euskeraren alde, eztok?

  • Naberan jaunak gaur hau idatzi du, beste artikulu batean:

    BIZKAIA *biz-gara-an-en-aia
    “bizkarrarekiko (BIZ-GARA-an-en) laugunea (AIA)

    Hau zioen orain dela 2 egun:

    BIZKAI edo BIZKAIA?

    Izatez BIZKAI dok *biz-an-garai “mendialde bikoitzeko” (mugagabea)

    Josu, *biz-an-garai ala *biz-gara-an-en-aia. Bietako zein?

    Zein dago oker, orain dela 2 eguneko Mesias jauna edo gaur arratsaldeko Mesias jauna? Bi orojakile horietatik zein dago zuzen? Argi iezaguzu gure iluntasun intelektuala, Josu.

  • Kontuz, aizue. Orojakile jauna orain dela 20 urte hasi omen zen toponimia aztertzen, eta bi urte beranduago dagoeneko “teoria” bat plazaratu zuen. Denbora da gero, bi urte! Aizue, baina EHUko katedradunak ergel batzuk omen…

    Antropologoek diote Neandertalak hizketarako gaitasuna zuela. Ergo, neandertalek euskaraz hitz egiten zuten! Voilà!

    Humiltasuna beti zure zigilu, Josu: “Toponimiaz pila bat zekiat”. Hitanoaz baino gehiago ziur.

    Gaur arratsaldean orojakilea naizela erabaki dut nik ere, eta hau da zeruetatik ematen dudan epaia: Josu Naberanek bere burua jainkotzeko daukan ohitura hori, megalomania paranoidea dek!

  • josu naberan 2022-01-01 20:13

    megalomania paranoikoa dek!
    (sic)

    Ez “DEK” horrenbesteko izango, Julen EPAILE zorrotz ziritz hori!

    Halere, gauza batetan arrazoi duzu: duela bi-hiru egun ez bezala, gaur jebetu naizela BIZKAIAren atzizkia AIA dela.

    Horretarako joan naiz gaur hara Bizkargi ingurura hango lekuak ikustera. hori erraiteak lar ez babaDEK moestatzen.
    Nire “work in progress”, bhekatu larria, Julen EPAILE GOREN hori?

    eZ NAUK DOGMAZALE (hi bai, lagun?)
    Esan diat ezkerreko begiz jo nauala.
    Bharka, barriro, epaile jauna, oraindik hitanoa ikasi ez dudalako.

    Hala dok, Julen jauna. HITZ-ELE-BERBA idatzi eta gero (bi urte geroago) hasi nintzela toponimia sakonago lantzen (hori ere “work in progress”), barkha barriro, metodologia eskasa baderitzak. Aitortzen dizkiak nire behatuak, baina ez dira, barkha, “megalomano obsesibo” naizelako.
    Megalomania, izatez, bestelakoa litzateke: DOGMA eta AXIOLOGIAN sinestea.

    Hik darabilen metologia berbera neu juzkatzeko, Epaile Jaun hori.

    URTATS HOBEA IZAN DEZAZULA

  • Inork ez hau ezkerreko begiz jo, hik irabaziya dek oso-osorik. Eskuliburuko megalomania dek hirea. Hire pitokeyek ama birjina ere aspertzeitek dagoeneko. Nola naek jendia ez aspertzia, eten gabe ex-cathedra idatzitakuak bi egunetara zuzentzen badituk? Nei agortu zayak pazientziya.

    Eskazak laguntza motel. Bistan zeok hi ez haola ondo.

    Urte berri on

  • josu naberan 2022-01-01 21:49

    Joan hadi antzarrak pherratzera nahi badek,
    baina laga ezak bakean pertsonala, eta hadi itzuli
    ZUZEU-Foro honetara, inor dohainki irauntzera,
    heure megalomania maniatikoarekin.
    Ba al dakik beste ezer egiten, Epaile Aita goren hori?