Oteiza 20 urte… ta segi

Oteiza 20 urte … ta segi –

Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldeak eta Doka Kafe Antzokiak aurkezten dute: 

Oteiza 20 urte… ta segi”

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Ion Martinez aktorea (Oteizaren paperean), Amorante eta “Otehitza” ikuskizunak Oteizaren unibertsoa gogoratuko digute Oteizaren heriotzaren XX. Urteurrenaren harira. 

Oteiza 20 urte… ta segiOteiza 20 urte… ta segi ihardunaldiak, Jorge OTEIZA izan zenaren eta utzi zigunaren altxorra gaur egungo kontestuan  erakustea du helburu Aldatzen Laguntzen antzerki taldeak (Birritan Bortxatua antzezlanaren sortzaileak) eta Doka Donostiako Kafe Antzokiak antolaturiko ihardunaldi hauek, Ahiku y Puntutan taldeen laguntzaz. 

Horretarako martxoaren 29tik 31ra Oteizaren hitza, testuak, olerkiak, pentsaerak, eta Oteizaren paperean jorratutako aktore lanak izango ditu hizpide ihardunaldi berezi hauek, gaur egungo artista esanguratsuen laguntzarekin batera: Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolariak, Amorante gaur egungo euskal musikaririk goraipatuenetakoa eta Ion Martinez (Txiki), 20 urte oholtza gainean daramala. 

3 egun 3 ikuskizun eta egun hauetarako sortutako 3 proposamen, berezi, berri eta bakarrak.

Jorge Oteizaren heriotzaren XX. Urteurren honek, bere garaiean hasitako jarraipena du, 2013an eta 2015 an antolatutako OTEIZAren asteekin batera. Bertan Jorge Oteizaren, pentsaera eta egindako lanaren ibilbidea, publiko gazte eta berri bati erakustea zuen helburu egindako urte horietan, aurtengo egitarauarekin batera.

Emanaldi guztiak DOKA Kafe Antzokian ospatuko dira.

Alde batetik Otehitza, olerkirik eszenara ikuskizuna (19:30etan, sarrera doain), nun bertan OTEIZAren testuak, olerkiak eta artistaren ibilbidea izango dute ardatz, Carmina Dovale eta Emilio Varelak irakurriko dizkigutelarik, AHIKU elkarteko kideak biak( Arkitektura eta hiri kultura).

Irakurketa honetan hainbat ikus entzunezkoak izango dira, Jon Cazenave artistak espreski egun honetarako sortuak OTEIZAren hainabte eskulturekin, bidelagun izango duelarik Beñat Antxustegi guitarrista musikariak. Ikusgarri hau borobiltzeko Bookjockey lanak egingo ditu, J. P. Huercanos, OTEIZAren liburuek gidatuta, dena oholtza gainean eta zuzenean egingo delarik. Espreski egun hontarako sortutako ikuskizuna.

Oteiza 20 urte… ta segi

Ondoren martxoak 30 osteguna, (19:30etan, sarrera 10 € egunean bertan, ordu abt lehenago) Oteitza Bertso Antzerkia, ikuskizun berezia egingo da non Ion Martinez aktorea, OTEIZAren paperean jarriko delarik (bere garaiean OTEIZA=/= GIZARTEA antzezlanean egiten zuen bezala), Maialen Lujanbio 3 aldiz Euskal Herriko bertsolarien txapelduna eta 4 aldiz txapela irabazi duen Andoni Egañarekin batera. Oteizaren gaiak bertsolariei jartzen Unai Elizasu gai jartzailea izango da. Sarrerak emailez eskatu daitezke: aldatzenlaguntzen2010@gmail.com helbidean.

Bukatzeko, martxoak 31ean, (20:30h. 10 €, sarrerak on line daude dagoeneko: www.doka.eus) Amorante (Iban Urizar musikaria), handiaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Amorante musika herrikoia hartuz (Laboa, Artze, Sarrionaindia…) bertsio berezi, moderno eta berritzaileak egiten ditu. Euskal herrian eta Euskal herritik kanpo asko jotzen ari delarik, ospe handia lortzen ari da musika munduaren barnean bai gure herrian eta gure herritik kanpo ere.  Gaur egun diska berri bat prestatzen ari da. 

Oteiza 20 urte … ta segi