Orri galduetan natza

Orri galduetan natza –

Euskal Gaizkileak podcastak Euskal Herrian gertatutako krimenak fikzionatu eta narrazio moldean zabaltzen ditu, eta bere osagai garrantzitsuenetako bat hizpide den krimenari buruzko kantua da. Kasu askotan belaunaldiz belaunaldi iritsi dira guregana abesti horiek; beste batzuetan bertso paperak ailegatu dira, eta guk musikatu; gainontzekoetan ez da ez bata eta ez bestea iritsi, eta horrelakoetan kantuak sortzeko eskatu diegu zenbait musikariri.

“Sakamantekas” Euskal Gaizkileak serieko hamaikagarren atala izan zen, eta XIX.mendean zehar Arabako lautadan bizi izan zen Juan Diaz de Garaio serieko hiltzailearen historia kontatzen du. Ez dago gaiztagin honen nondik norakoen berri ematen duen euskarazko kanturik, eta horregatik eskatu genien Pasadena musika taldeko Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basagureni abesti bat sortzea.

Orri galduetan natza

 

Senarra espetxean

eta umeak negarrez.

Gorputza saldu beharra orain

ez hiltzeko gosez.

 

Bisaia hautsita utzi nauzu

errekan bertan.

Sabela ireki, baina

begiak itxita.

Eske guztiak ukatuta,

orri galduetan natza.

 

13 urterekin moztu zidan bidea.

Eta leku hartan saski bat dago,

nire hutsunea.

 

Ile orratza odoldu arte

bihotz barnean.

Ezetza ez da kabitzen

batzuen buruan.

 

Bularra zulo, bortxatuta,

orri galduetan natza.

 

Musika eta hitza: Pasadena (L. García de Cortazar, J. Basaguren)

Ekoizpena eta nahasketa: Gakobeltz Hit Faktoria (J. Baleztena, M. Narbaiza)

Masterizazioa: Jonan Ordorika

Orri galduetan natza

Jon Basaguren eta Libe Garcia de Cortazar abeslariak Izaki Gardenak taldeko kideak dira eta proiektu berria abiatu zuen 2021ean, Pasadena. Proiektuaren izena daraman diskoa plazaratu zuten 2021 amaieran. Izaki Gardenak taldeko Danilo Forondaren (gitarra) eta Dani Arrizabalagaren (bateria) laguntza izan zuten.

Diskografia

  • Pasadena (Erraiak, 2021)

,,,

euskal gaizkileak seriea

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!