Orkestra: argitaletxe berria Gurebook.com-en

Hemendik aurrera, Deustu Fundazioaren Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren liburu eta txostenak izango ditugu formatu digitalean eskuragarri Gurebook-en.

Orkestra: 2012.


Urteko  lehen argitaletxea sartu da Gurebook-en.
Hain zuzen, sarrera berri hau hamairugarrena dugu. Hemendik aurrera, Deustu Fundazioaren Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren liburu eta txostenak izango ditugu formatu digitalean eskuragarri. 2006an sortua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen, eragile sozio-ekonomikoen eta unibertsitate guztien jarduerari laguntzea du helburu, lehiakortasunari lotutako gaietan.

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako eta Bilboko campusetan ditu egoitzak, eta laguntzaile sare garrantzitsua du. Gurebook.com-en eskuragarri izango den lehen argitalpena “Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2011ko Txostena” izango da. Ongi etorri!