Orhipean parke tematikoa: euskal kultura plazaratuko duen ekimena

Euskal Herriko beste hainbat herritara ere eraman asmotan diren ekimenak Durangoko Landako Erakustazokan izango du estreinaldia datorren larunbatean eta igandean: hitzaldiak, errezitaldiak, film emanaldiak, musika, literatura… “Antzerako ekimen asko egin izan dira, baina ez gure herrian, nortasunean, historian edo gugan zentratuta; eremu hori landu nahi dugu modu ludikoan” azpimarratu du Angel Rekalde Nabarraldeko kideak.

Nabarraldek eta Txoria txori egitasmoak elkarlean antolatutako ekimena aurkeztu dute gaur Durangoko Plateruena kafe antzokian: Orhipean, Euskararen Herria plazaz plaza parke tematikoa. Euskal Herriko beste hainbat herritara ere eraman asmotan diren ekimenak Durangoko Landako Erakustazokan izango du estreinaldia datorren larunbatean eta igandean: hitzaldiak, errezitaldiak, film emanaldiak, musika, literatura… “Antzerako ekimen asko egin izan dira, baina ez gure herrian, nortasunean, historian edo gugan zentratuta; eremu hori landu nahi dugu modu ludikoan” azpimarratu du Angel Rekalde Nabarraldeko kideak.

MTc0Nw==

Iñigo Gallartzagoitia Txoria txori egitasmoko kideak azaldu duenez, “azoka bat antolatzea ez da aitzindaria, baina edukia  beste era batera aurkezten dugu eta hor dago berritasuna”. Landako Erakustazokako espazioa “komunikaziorako gune bat bilakatu nahi dugu”. Zer komunikatzeko, ordea? “Orhi mendi mitikoaren azpian dagoen herriaren kultura, hizkuntza eta nortasun kolektiboa”.

Egitarauari erreparatuta, arlo eta ildo askotako ekitaldiak aurki daitezke. Larunbat goizean, esaterako, Asturias, Galizia, Nafarroa eta Paisos Catalans-eko artisautza postuak egongo dira. “Paisos Catalans diogu eta Nafarroa diogu azpikontzientziak landu nahi ditugulako eta horretagatik estaturik gabeko nazioen izenak eta identifikazioak erabiltzen ditugu”. Eguerdian Orhiko xoria, Orhin laket izeneko antzezlana eskainiko dute eta, ondoren, Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak euskal kantu tradizionalak abestuko ditu.

Domekan, besteak beste, 1512 Nafarroaren konkista hitzaldia emango du Angel Rekaldek: “Urte bi  barru 500 urte beteko dira Nafarroa konkistatu zutenetik. Instituzioek montaje handia prestatuko dute Nafarroako Erresuma Gaztelakoari gehitu zitzaiola esango dutenak; hori eufemisno soila da inbasioa estaltzeko”. Ekitaldi guztiak azokan ipiniko duten pantaila erraldoi baten bidez ere jarraitu ahalko dira.

Zurruntasunetik ihesi

Antolatzaileek esanetan, “askok ez dute gure herriko altxor historikoa, kulturala… ezagutzen”. Hori guztia plazaratzea dute helburu “baina modu ludikoan, kulturaren jaia izan dadila nahi dugu”, azpimarratu dute. Horretarako jateko postuak egongo dira (Galiziako olagarroa, Euskal Herriko taloa…) eta baita artisautza erakustaldiak ere.Gainera, gaztetxoei begira Pottoka gunea antolatu dute: haurrentzako eta gaztetxoentzako jolas parkea, alegia.

Landako Erakustazokako txoko batean ludoteka erraldoia atonduko dute; jumping ikuskizuna, F1 simuladorea eta Wii gunea egongo dira, besteak beste. Horrez gainera, egun bietan tren turistikoa ibiliko da Durangoko kaleetan zehar. Jolas parkea larunbatean eta igandean ez ezik ostiralean ere zabalduko dute, 10:30etik aurrera.

Ekimena Euskal Herriko beste herri batzuetara eramatea dute helburu: “Hainbat herritan aurkeztu dugu proposamena eta harrera oso onn izan du”. Hala ere, nahiago izan dute interesatuta dauden herrien izenik oraindik ez aipatu: “Asmoa az da herriz herri modu berean antolatzea.Herriko elkarteak eta eragileak ekimenean txertatzea da helburua eta partaidetza bultzatzea”.

Iñigo Gallartzagoitiaren prentsaurrekoko adierzpenen bideoa

Irudia | Angel Rekalde eta Iñigo Gallartzagoitia Platerueneko aurkezpenean | Joseba Derteano | LGPL
Angel Rekalde, Iñigo Gallartzagoitia, Nabarralde, Orhipean, orhipean parke tematikoa, txoria txori, Txoria txori egitasmoa
Joseba Derteano

AbadiƱon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude