[Zinema Euskaraz] Oihaneko kuadrila
[Zinema Euskaraz] Oihaneko kuadrila –
Bihartik aurrera, urtarrilak 12, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programak aurkeztuta, “Oihaneko kuadrila” ikusi ahal izango da Hego Euskal Herriko aretoetan, euskaraz.
Filmak txikienei balio onak eta garrantzitsuak erakusten dizkie eta, horien artean, honako hauek nabarmendu behar dira: elkartasuna, adiskidetasuna eta taldearen indarra. Gainera, “Indiana Jones“, “Misión: Imposible” eta “Rocky” saga ezagunen erreferentzia zinematografiko dibertigarriak jasotzen ditu.
Familia osoarentzako egokia den film honek oihanaren bihotzean bidegabekeriaren aurka borroka egiten duten animalien talde baten historia kontatzen du. Maurice tigre boteretsua dela uste duen pinguinoa da. Alboan izango ditu Junior semea, tigre-arraina, Miguel, gorila indartsu eta maitagarria, eta Batricia, iluntasunari beldur dion saguzarra.
.
“Oihaneko kuadrila” Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinemetan ikusi ahal izango da:
Bilbo: Cinesa Zubiarte
Bilbo: Multicines
Bilbo: Golem Alhondiga
Barakaldo: Max Ocio
Getxo: Getxo Zinemak
Leioa: Artea
Portugalete: Ballonti
Gasteiz: Gorbeia zinemak
Laudio: Kultur Etxea
Iruñea: La Morea
Donostia: Antiguo Berri zinemak
.
Zinema Euskaraz
Zinema Euskaraz programaren helburua kalitate zinematografiko ezaguna duten filmak herritarren esku euskaraz jartzea da. Horretarako, euskara erabiltzen da komunikazio kulturalerako tresna gisa, aisialdian euskararen normalizazioa bultzatuta.
2017an, programak 12 film bikoiztu eta sustatzeko laguntza eskaini du. Haietako asko dagoeneko estreinatuta daude, baina hurrengo hilabeteotan beste bi lan izango dira ikusgai: “Early Man” eta “Maya Erlea, Eztiaren Jolasak”.