Beharrezko aldaketa

Beharrezko aldaketa –

Lurra gizakiarentzat bizitzeko egokiak diren baldintzak betetzen dituen planeta bakarra da. Urak, landarediak, orogeniak… denak du zer ikusia, baina batik bat gure planetaren tenperaturak eta klimak dira Lurrean bizi ahal izateko gaitasun nagusiak.

Fenomeno hau, atmosferari esker gertatzen da. Eguzkiak energia bidaltzen du Lurrera, argi uhin moduan. Energia horren parte bat, Lurraren temperatura berotu eta espaziora erradiatzen da berriro, erradiazio infragorri moduan. Egoera normaletan, erradiazio infragorri horietako parte bat iosferaren barruan geratzen da, eta hori ondo dago, Lurraren tenperatura muga egokian mantentzen duelako.

Horregatik da Lurra hain berezia, Venusen adibidez, energia gehiegi heltzen da haren lurzorura, horregatik tenperatuak oso altuak dira, edo Marten, berotegi gas gutxiegi daudenez tenperaturak oso baxuak dira, gure biziraupenerako ezinezkoak.

Zein da arazoa? Atmosferaren geruza mehea gero eta sendoago eta lodiago bihurtzen ari dela, guk, gizakiok, sorrarazten dugun karbono dioxido kopuru ikaragarriaren ondorioz. Atmosfera gero eta lodiagoa izanik, espaziora bueltatu beharrean, gero eta energia gehiago geratzen da Lurrean harrapaturik.

Honek, berotegi efektua du izena. 1880tik hona, gure planetaren tenperatura 0,8ºC igo da, eta gutxi badirudi ere, aldaketa nabarmenak eragin ditu. Honi gehitu behar zaio, 1880tik aurrera biztanleriaren kopurua asko igo dela, industria eta bizimodu berri bat garatu dugula, eta tamalez, gaur egun, kontsumismoan murgildutako gizartearen parte garela. Horregatik, azken urteotan berotegiaren abiadura asko azkartu da.

Beharrezko aldaketa

Berotegi efektuak ondorio asko ditu, elur eta izotzaren urtzea adibidez. Gaur egun, mendietako glaziar ia guztiak desagertu edo desagertzen ari dira. Batzuentzako hau ez da arazo larria, “izotz puxka batzuk urtzen hari dira, eta zer?”.

Nik arazo bat mahigaineratuko dut: Himalayako izotzak munduko populazioaren %40a ur edangarriaz hornitzen du, Himalayako meseta berean aurkitu ditzakegun ibai sistemen bidez. Baina berotegi efektuaren pairatzaile nagusia Himalayako mendiak dira. Horregatik munduan eta gizartean berotegi efektuari buruzko aldaketa sakon bat eman ezean, hurrengo mende erdian gerta daiteke menduko biztanleriaren %40a urik gabe geratzea.

Berotegi efektuaren beste ondorioetako bat hondamendi naturalak dira. Zientzialari adituek baieztatzen dute itsasoaren goiko geruza berotu ezkero, konbekzio energia gehiago sortuko dela urakan boteretsuagoak indartzeko. Katrina urakana 2005eko abustuaren 26an heldu zen Floridara, nahiz eta lehenengo kategoriako urakana izan, hamabi pertsona hil ziren haren ondorioz eta kalte izugarriak eragin zituen. Baina gero, Mexikoko golfoko ur beroekin egin zuen topo.

Beharrezko aldaketa

Orleans Berrira heldu zenean, itzelezko urakana bihurtu zen, botere suntsitzaile ikaragarriarekin. Urakan honen olatuak 7 metroko altuera izatera heldu ziren.  Katrina urakanak 1.577 pertsona hil zituen Louisianan eta 238 Mississipin. Orleans Berriko lurraldearen %80a eta 107.379 etxebizitza uholdeen menpe geratu ziren.

Hau da (oraingoz) dugun planeta bakarra, hemen bizi izan dira gure arbasoak eta hemen biziko dira gure ondorengoak, baina gure ekintzen bidez suntsitzen ari gara. Ez bakarrik planeta, baita gu geu ere. Aldaketa sakona behar da sisteman, gizartean eta batez ere norberaren bizimoduan. Gobernuak legeak inposatu behar ditu ingurunea zaintzeko, baina nire ustez hori ez da gertatuko gizarte kontsumista hau haren kalteaz konturatu arte. Aldaketa beharrezkoa da, ez bakarrik planetaren onurarako, baita geu bizirik iraun ahal izateko.

Beharrezko aldaketa
berotegi efektua, ekologia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude