Nor da Ngugi wa Thiong´o?
- Ngugi wa Thiong’o 1938an Kenyan jaio zen.
- Nobelak, saioak, antzerkia, kazetaritza lanak idatzi izan ditu. Idazle lanaz gainera, militante sozio-politiko ezaguna da.
- Leedseko (Ingalaterra) Unibertsitatean ikasi zuen.
- Petals of blood tituluko lana kaleratu zuen 1977an. Bere herriaren erregimen post-kolonialaren erretratu bat zen. Liburu horrengatik kartzelaratu egin zuten.
- Kartzelaratu ostean exiliatu egin zen. New York eta Yaleko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Egun Kaliforniako Irvingeko Idazketa eta Itzulpenerako Nazioarteko Erakundeko zuzendaria da.
- Kartzelan ingelesez idazteari utzi zion. Bere jaioterriko kikuyu hizkuntzan idazten du.
- Kenyan bere idazle ofizioa garatzeko eta idazlanak kaleratzeko oztopo handiak izan ditu, bere lanak debekatzeraino.
- 2004. urtean, Moiren diktadura erori eta gero, jaioterrira itzultzen saiatu zen, eta bere emaztea eta biak gogor torturatu zituen poliziak.
- Bere lanetan, sarri ironia finez, Afrikaren errealitate sozio-politikoa deskribatzen saiatzen da. Afrikako errealismo magikoaren ordezkarien artean kokatzen dute kritikariek.
Informazio gehiago:
Ngugi wa Thiong´o-ren web orria
Irudia | Ngugi wa Thiongo: 2010eko literaturaren Nobel saria? | Ezezaguna | Creative Commons By SA
Bitxia da gertatu dena:
El Cultural agerkarian jartzen duenez, Wikipediak 2010eko Literaturaren Nobel Saria Tomas Tranströmer poetak irabazi duela jartzen du. Baina wikipediaren sarrera zuzenduta dago orain.
Bi berriak kontrastatzeko:
El Cultural: http://www.elcultural.es/noticias/LETRAS/930/Wikipedia_da_por_ganador_a_Transtromer
Wikipedia (Tomas Tranströmer): http://en.wikipedia.org/wiki/Tomas_Transtr%C3%B6mer
Ladbrokes etxearen apustuetan, une honetan lehen postuan Cormac McCarthy dago; bigarren Tomas Tranströmer, hirugarren Ngugi wa Thiong´o, laugarren Ko Un eta bosgarren Haruki Murakami.
Apustuen zerrenda osoa kontsultatzeko:
http://sports.ladbrokes.com/es-es/-t210003519
Euskaraz ikus hemen:
http://ekarriak.armiarma.com/?i=149
Amos Oz Gazara laguntza humanitarioa zeramaten ontzien kontrako Israelen erasoa (sarraskia) madarikatzen ariko da.
Mario Vargas Llosak irabazi du azkenean…
Ez zegoen hautagai nagusienen zerrendan. Ladbrokeseko apustuetan begira egon naiz eta Peruko idazlearen alde trabesa egin nahi izanez gero, 1/25i zen gaur goizeko aldaera.