Nor da Ngugi wa Thiong´o?

  • Ngugi wa Thiong’o 1938an Kenyan jaio zen.
  • Nobelak, saioak, antzerkia, kazetaritza lanak idatzi izan ditu. Idazle lanaz gainera, militante sozio-politiko ezaguna da.
  • Leedseko (Ingalaterra) Unibertsitatean ikasi zuen.
  • Petals of blood tituluko lana kaleratu zuen 1977an. Bere herriaren erregimen post-kolonialaren erretratu bat zen. Liburu horrengatik kartzelaratu egin zuten.
  • Kartzelaratu ostean exiliatu egin zen. New York eta Yaleko unibertsitateetako irakaslea izan zen. Egun Kaliforniako Irvingeko Idazketa eta Itzulpenerako Nazioarteko Erakundeko zuzendaria da.
  • Kartzelan ingelesez idazteari utzi zion. Bere jaioterriko kikuyu hizkuntzan idazten du.
  • Kenyan bere idazle ofizioa garatzeko eta idazlanak kaleratzeko oztopo handiak izan ditu, bere lanak debekatzeraino.
  • 2004. urtean, Moiren diktadura erori eta gero, jaioterrira itzultzen saiatu zen, eta bere emaztea eta biak gogor torturatu zituen poliziak.
  • Bere lanetan, sarri ironia finez, Afrikaren errealitate sozio-politikoa deskribatzen saiatzen da. Afrikako errealismo magikoaren ordezkarien artean kokatzen dute kritikariek.

Informazio gehiago:

Ngugi wa Thiong´o-ren web orria

Egilearen liburuak Amazonen

Ngugi wa Thiongo: 2010eko literaturaren Nobel saria?

Irudia | Ngugi wa Thiongo: 2010eko literaturaren Nobel saria? | Ezezaguna | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Nor da Ngugi wa Thiong´o?”-ri buruz