Negu honetan Aldundiak 8.854 kultura bono jarriko ditu salgai
Negu honetan Aldundiak 8.854 kultura bono jarriko ditu salgai –
Aldundiak 8.854 kultura bono jarriko ditu salgai abenduaren 5etik aurrera
…
María José Tellería, Kulturako Zuzendaria, Patxi Presa, KM-ko arduradunak eta Adolfo López Chocarro, Gipuzkoako liburu-saltzaileen presidenteak aurkeztu dute Diputatu bileran onartu den aurtengo kultura bonoaren deialdia. 3.542 bonu euskaraz dauden kultur produktuak erosteko eta 5.312 bonu euskara ez den beste hizkuntza batean dauden kultur produktuak erosteko bonoak jarriko dira salgai. Horretarako, Kulturako Departamentuak 85.000 eurotako dirutza jarriko du.
Bonoak ezaugarri hauek izango dituzte:
- Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko hobaria izango du 20 € baino gehiagoko erosketa egiterakoan.
- Euskara ez den bestelako hizkuntzetako kultur produktuen bonuak gehienez 8 euroko hobaria izango du 20 € baino gehiagoko erosketa egiterakoan..
Entitate atxikiak izango dira liburuak (testu-liburu, ikasketa-liburu eta liburu profesionalak salbu), musika (edozein euskarritan) eta filmak saltzen dituzten entitate hautatuak.
Kultura Bonu hauek kultur produktuen (liburuak, diskoak, bideoak,…) salmentako bi modalitateetan aritzen diren atxikitako establezimenduek, bonu kopuru jakin bat jasoko dute. Kopuru hori irizpide hauen arabera kalkulatuko da:
- Entitate bakoitzak eskatutako bonu kopurua. Atxikitako entitate guztiak gutxienez 40 bonu eskatu ahal izango dituzte, modalitate bakoitzean, salmenta puntu bakoitzarako,
- Lurralde eta eskualde oreka: eskualde bakoitzean parte hartzen duen entitate kopurua eta eskualde horretako biztanle kopuruarekin proportzionala izango da.
- Atxikitako entitate bakoitzaren pisu espezifikoa: kultur produktuak erakusteko eta merkaturatzeko dauden metroekin proportzionala izango da.
Atxikipen eskaerak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 12an amaituko da; bonoak erosi ahal izango dira abenduaren 5etik aurrera eta erabiltzeko epea, 2019ko urtarrilaren 15ean amaituko da.
“Ekimen honen xedea da herritarrek kultur ondasun eta produktuak eskuratu ditzaten laguntzea, eta, aldi berean, kulturaren sektoreko enpresak indartzea eta banaketa artistikoaren eta kulturalaren merkatua dinamizatzea; horretarako, gure lurraldean produktu horiek kontsumi daitezen pizgarriak emango dira atxikitako saltokietan”, esan du Telleriak.
“Azken finean, herritarrei nahiz kultura zabaltzen laguntzen duen sare komertzialari lagundu nahi diegu, azken hau izanik kultur edukinen banatzaile nagusia, kultur produktuen eskaintza zabala eta anitza egiten duena, modernotasunak eta kultur aniztasunak bereizitako gizarte gipuzkoarra bermatuz”.