Nafar Tortillaren III. Txapelketa urriaren 6an Etxarri Aranatzen

Nafar Tortillaren III. Txapelketa urriaren 6an Etxarri Aranatzen –

Nafar Tortillaren III. Txapelketa urriaren 6an Etxarri Aranatzen

  • Urriaren 6an igandean, Etxarri Aranatzen Nafar Tortillaren 3. Txapelketa egingo da.
  • Patata tortillaren Europa mailako testigantzarik zaharrena, orain arte bederen, Nafarroan dugu 1817an, baserritarrek Gorteetan eskaera bat egin zutenean.
  • Beraz, badirudi patata tortilla ez dela kanpotik etorritako gauza bat, Euskal Herrian sortutakoa baizik.
  • Orain bi urte egindako azterketa lanari esker, jakin izan dugu Bizkaian egon den kondaira, Zumalakarregik 1835ean Begoñako baserri batean patata tortilla asmatu zuela, behingoz argitu dugu, karlistek Nafarroatik Bizkaira patata tortilla ekarriko zutelako eta ez han sortu.
  • 1817ko aipamena kontuan hartuta, 2. mendeurrenean “nafar tortilla” izena eta ekimena sortu zen, patata tortilla gure ondare immaterial gisa duen balioa aldarrikatzeko. Lehenengo txapelketa egin zen Iruñan eta iaz Uruguaiko Euskal Etxean bigarrena.
  • Orain 202 urteko aipamenean patata tortilla arrautza, patata, otapurrak (ogi apurrak) eta baserrietan zituzten bestelako janari arruntekin egiten zuten.

Urriaren 6an igandean, Etxarri Aranatzen Nafar Tortillaren 3. Txapelketa egingo da. Patata tortillaren Europa mailako testigantzarik zaharrena, orain arte bederen, Nafarroan dugu 1817an, baserritarrek Gorteetan eskaera bat egin zutenean. Beraz, badirudi patata tortilla ez dela kanpotik etorritako gauza bat, Euskal Herrian sortutakoa baizik.

Orain bi urte egindako azterketa lanari esker, jakin izan dugu Bizkaian egon den kondaira, Zumalakarregik 1835ean Begoñako baserri batean patata tortilla asmatu zuela, behingoz argitu dugu, karlistek Nafarroatik Bizkaira patata tortilla ekarriko zutelako eta ez han sortu.

1817ko aipamena kontuan hartuta, 2. mendeurrenean “nafar tortilla” izena eta ekimena sortu zen, patata tortilla gure ondare immaterial gisa duen balioa aldarrikatzeko. Lehenengo txapelketa egin zen Iruñan eta iaz Uruguaiko Euskal Etxean bigarrena.

Orain 202 urteko aipamenean patata tortilla arrautza, patata, otapurrak (ogi apurrak) eta baserrietan zituzten bestelako janari arruntekin egiten zuten.

Patata tortillaren aipamen zaharrena Nafarroan  dugu, 1817an

Kukubatek eta Mikoletak patata tortillaren jatorriaren ikerketan lan bat egin genuen. Lehendabizi, Bilbo aldean kontatzen dena jaso genuen, hau da, Zumalakarregik karlistaden garaian 1835ean, Begoñako baserri batean egin omen zioten tortilla hura, sukaldean  arrautzak eta patatak besterik ez zituen etxekoandre batek egina. Eta, janari ona, merkea eta elikagarria zela iritzita, tropari ematen hastea erabaki zuenean, zabaldu omen zen gero bazter guztietara.

Bestetik estatuan patata tortilla Extremadurako Villanueva de la Serenan asmatu zela esaten dute, 1798an Semanario de agricultura y artes dirigido a los párrocos argitalpenean horri buruzko testu bat agertu zelako baina bertan “patata tortilla” baino “patata ogia” nola egin zitekeen proposatu zuten.

Baina badugu patata tortilla nola egiten zen deskribatzen duen agiri bat, oraingoz, Europako zaharrena hementxe, 1817an Nafarroako Gorteetan. Garai hartan, bertako ate azpitik jasotzen ziren herritarren iradokizunen idazkiak, Gorteek eztabaida zitzaten. Eta  urte hartan jaso zen agiri horietako batean, nafar nekazarien bizimodu eta elikadura petrala deskribatzen duen pasarte batean daukagu patata tortillaren lehen deskribapena:  “ … dos o tres huevos en tortila para cinco o seis, porque nuestras mujeres la saben hacer grande y gorda con pocos huevos, mezclando patatas, atapurres de pan u otra cosa.” Helburua nekazariek Nafarroatik kanpo janaria esportatzeko baimena lortzea izan zen.

www.kukubat.eus/historia-de-la-tortilla-navarra

Ikerketa hori amaitzean, Zumalakarregik patata tortilla Bilbo aldean asmatu baino, Nafarroatik mendebaldera eraman zuela ondorioztatu dugu, karlistadetan janari eskasia egon zenez, merkea eta ona zelako.

Beraz, orain dela 200 urte patata tortilla ogi apurrekin egiten zuten eta badirudi kanpotik ez dela etorri, hemen sortutako gauza bat dela baizik. Horregatik, patata tortillan izan dugun garrantzia agerian uzteko “nafar tortilla” izena jarri diogu, gure arbasoen asmakizunaren omenez, otapurrez (ogi apurrez) egiten den tortillari.

Txapelketa urriaren 6an

Txapelketara edozein pertsona, talde, taberna… aurkeztu daiteke eta izena urriaren 5 baino lehen eman behar da info@kukubat.eus helbidera.

Lehiaketa urriaren 6an, igandean izango da Etxarri Aranatzeko plazan. Tortillak 12:15ean aurkeztuko dira lehiaketara eta 12:45ean sariak banatuko dira. Udalak mahaiak jarriko ditu eta parte hartzaileek gainerako tresneria eta osagaiak.

Tortillaren oinarrizko osagaiak patatak, arrautzak eta ogi apurrak izango dira. Horiez gain garaiko nekazari etxe soil batean egon zitezkeen gaiak ere erabili ahal izango dira, hala nola, tipula, baratxuria, piperrak, beste edozein barazki edo belar, esnea, ardoa, etab. Larrazek dozena bana arrautza eta Arabako Patatak bina kilo patata eskainiko die talde bakoitzari.

Hiru sari egongo dira, 100 €, 75 € eta 50 €koa eta txapeldunari oroigarria emango zaio.

 

Patxi Alaña

Kukubat turismo etno-kulturala

Nafar Tortillaren III. Txapelketa urriaren 6an Etxarri Aranatzen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude