Arte[faktua] 58: Patxi Iturregi, Ur biren artean, Xabier Mendiguren, Eric Dicharry

Arte[faktua] 58: Patxi Iturregi –

Lehen Mundu Gerra garaiko Bilbon kokatu du Patxi Iturregi idazleak Ur biren artean (Elkar), bere laugarren liburua. Bilboko itsasontziek bandera neutrala zutenez, ez zeuden ofizialki gerran, baina gatazkak ondorio nabarmenak izan zituen hiriko ekonomian zein herritarrengan. 12 narrazioren bidez, garai hartako giroa fikzio bihurtu du Arte[faktua]ko aste honetako gonbidatu nagusiak.

Xabier Mendiguren da Patxi Iturregiren gonbidatua; idazlea eta Elkar argitaletxeko editorea. Patxi Iturregiren hitzetan: “Betiko editorea eta aita pontekoa, berak deskubritu baininduen literaturen mundurako”.

Eric Dicharry idazle, antropologo eta artista izango da aste honetako Artefaktu [egilea]. Donibane Lohizunera joan gara bere berri jasotzera.

Amaia Arriaga erandiotarrak Leire Ibarguren idazlearen Laura esaten zioten: Miren Odriozolaren borrokak (Txalaparta) liburua aukeratu du gomendioa emateko.

Galdetegia-n, euren liburu kuttunen berri emango Miren Agur Meabe, Elurre Iriarte eta Ibon Egaña idazleek.

Booktuberren atalean, Mario Fernandez Nietoren bideoa  izango da ikusgai: R.L. Stevensonen Altxor Uhartea. Bideo hori Galtzagorrik antolatutako II. Booktuberboom leihaketara aurkeztu zuen egileak.

Horrez guztiaz gain, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Garoa, Karrikiri, Hitz eta Baionako Elkar liburu-denden gomendioek osatuko dute saioa.

Hori guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Arte[faktua] 58: Patxi Iturregi, 'Ur biren artean', Xabier Mendiguren, Eric Dicharry

Arte[faktua] 58: Patxi Iturregi, ‘Ur biren artean’, Xabier Mendiguren, Eric Dicharry

Arte[faktua] literatur saioa ETBn