Musikak kirurgia ebakuntzak hobeto egin daitezen laguntzen du

Musikak kirurgia ebakuntzak hobeto egin daitezen laguntzen du –

Jaione Dagdrømmer-ek Gaztezulo aldizkarian.

https://www.gaztezulo.eus/albisteak/musikak-kirurgia-ebakuntzak-hobeto-egin-daitezen-laguntzen-du

Tumore baten ebakuntza ondo egiten ari garen jakiteko ere balio omen du musikak.

Ohikoa omen da ebakuntza-geletan musika entzutea. Izan ere, frogatu da musikak lan-taldearen estresa eta pazientearen antsietatea murrizten dituela. aldi berean, ordea, erakutsi da musikak arreta galtzea eragin lezakeela errutina kirurgikoetan. Hala dio behintzat ikerketa honek.

Alta, bere eragin positiboak ugariagoak direla frogatzen dute beste hainbat eta hainbat ikerketak. 73 ikerketa ezberdinen arabera, kirurgia baten ondoreneko errekuperazio hobea bermatzen du musika entzuteak. Abesti batek dirauen bitartean, mina murrizten da, analgesikoen beharra gutxitu, antsietatea ere murriztu egiten du eta pazientearen ongizatea, oro har, hobetu egiten da.  Hemen hau berresten duen ikerketetako bat.

Musikak kirurgia ebakuntzak hobeto egin daitezen laguntzen du

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.