Mugaritz, munduko hirugarren jatetxerik onena

NTA0NQ==

Atzo kaleratu zen Restaurant aldizkariak urtero argitaratzen duen munduko 50 jatetxe onenen zerrenda. S. Pellegrino markak babestutako zerrenda erreferentetzat hartzen da Europan eta euskal sukaldaritza zorionekoa da zerrendako hiru postu konkistatu baititu.

Mugaritzek bosgarren postuari agur esan eta hirugarrenera egin du salto, eta Arzakek bederatzigarrenetik zortzigarrenera. Nahiz eta zerrendaren beheko postuetan egon, Martin Berasategik egin du saltorik handiena, lau postu egin ditu aurrera eta 29.ean dago aurten.

Gainera, Arzakek saria jaso zuen bere ibilbideagatik. 1966 urtean ireki zuen bere Donostiako jatetxea eta ordutik goraipamenak besterik ez ditu jaso, bai etxetik zein mundu osotik ere.

Mugaritzen aurretik dagoen jatetxea ezagutzeko ez dugu urrutira joan beharrik. El Celler De Can Roca jatetxe katalanak lortu du aurtengo bigarren postua, zerrendan bi postu gora eginez. Aurtengo munduko jatetxerik onenean afaldu nahi izanez gero, urrutixeago joan beharko gara, Kopenhagera, alegia. Aurten ere, Rene Redzepiren Noma da zerrendako errege.

 

Andoni Luis Aduriz eta bere taldearen sukaldatzeko era ulertzeko, interesgarria da ETBk emititutako, ANDONI LUIS ADURIZ: HITZEN SUKALDEA izeneko dokumentala:

HTML Kodea

Irudia | Munduko 50 jatetxe onenak | ZZ | Creative Commons By SA