Durex kondoientzako mugikor bidezko marketinga

Joan den asteartean, mugikorren bidezko marketingari buruzko jardunaldi bat izan zen Donostiako Parke Teknologikoan. Gipuzkoako TIC-ek antolatu zuen. Nahiko jende kopuru polita elkartu ginen, 200 bat gutxi gora behera. Hizlarien artean asko gustatu zitzaizkidan Juan Antonio Muñoz Gallego MMAko presidenteak, Alberto Benbunan Mobile Dreams Factory-ko zuzendariak eta Rafa Casado Tooio Mobileko kontseilari ordezkariak errandakoak.

Datu eta joera garrantzitsu batzuk nabarmendu zituzten hirurek. Muñoz Gallegok zioen mugikorren bidezko marketinga erabili ez duten enpresen artean %70ak egiteko gogoa daukala, eta horrelako kanpaina bat beste medio tradizionalagoekin uztartzea beharrezkoa dela. Benbunanek, berriz, geolokalizazioak gero eta garrantzi gehiago izanen duela aurreratu zuen. Casadok ildo beretik jarraitu zuen sare sozialen garrantzia nabarmenduz, haren arabera, kasu gehiago egiten diogulako lagunek diotenari enpresak berak dioenari baino marketing orokor baten bidez. Gauza arruntak nonbait, baina komunikazioan ari garenok kontuan hartu behar ditugunak.

Mugikorretan oinarritzen badira ere, arruntak bezala sailkatzen ahal diren kanpaina adibide batzuk aipatu zituzten, kupoi digitalen bidez prezioen beherapenak lortu ahal izateko kanpainak, besteak beste. Baina adibide harrigarrienak, Muñoz Casadok erakutsi zituenak izan ziren dudarik gabe. Ideia bat izan dezazuen hala hemen Durexek kondoiaren erabilera sustatzeko egindako kanpaina.

[vsw id=”_xEoqWuN1_8″ source=”youtube” width=”425″ height=”344″ autoplay=”no”]

Deigarria bada ere, zaila da jakitea horrelako kanpainek duten eragina neurtzea eta azkenean inbertsio horrek merezi duen. Baina jardunaldietan hizlari aritu zirenen arabera, joera hortik doa. Casadoren arabera, marketing modu horrek ez ditu besteak ordezkatuko, baina argi dauka bere tartea izanen duela etorkizunean. Poztekoa dena, ordea, marketinga egiteko modu horrek originaltasunari tarte handia eskaintzen diola nire ustez, eta komunikazioan originala izatea behar-beharrezkoa da.

GAUZA AGERIA