ETA modan ote?
Atzo ETAkide izateko aukera eskaintzen duen jokoari buruz zegoen albistea ZuZeun, eta hara non, gaur bertan DH lagunak Berlinen ikusitako erakusketa batean koadro bati ateratako argazkia bidali digun.
Izenburua ez dakigu nola duen koadroak, baina egilea Markus Weber artista dela badakigu. Segur, gainera, Euskal Herriko bazter batean baino gehiagotan ibilia dela garagardotan edo auskalo zertan Sttutgartko mutila, halako irudia sortu ahal izateko. Agian zuzeulariren batek ezagutuko du…
Izanak izan, guri Daniel Tamayo bizkaitarraren obra dakarkigu gogora, nolabait.
Artista germaniarrak leihotik kanporako paisaiarekin asmatu duela esan liteke, Berastegi aldeko mendiak baitirudite hor kanpoko horiek, baina taberna barneko irudi kitsch amorratu horrekin ez dakigu segur zer adierazi nahian dabilen, interpretazio bat baino gehiago ukan ditzake eta. Ez zaizu iruditzen?