Berriz ere arazoak ditut Mohammed VI.aren poliziarekin

Zuzeuko lagunok, kontatu nahi dizuet abuztuaren 11ko gauean, ostiraletik larunbaterakoan, erregimenaren gaizkile batek ene etxea erasotu zuela atea apurtuz. Oraindik arrastoak agerikoak dira.

Goizeko ordubatean erasoa hasi zenetik, erasotzaileak goizeko zazpiretan etxea utzi zuen artean, poliziak ez zuen eskuartu nahi izan, ez eta salaketa jarri arren Tetuango polizi-etxean, Maroko iparraldean.

Biharamonean, goizaldeko ordubata t’erdiak aldean, abuztuaren 12an, menpean hartu ninduten hiru poliziak dozenaka lekukoren aurrean eta isekatu eta fisikoki erasotu ninduten. Hiru polizietatik batek, oso errazki identifika dezakedanak, patrikak hustuarazi zizkidan eta bertatik 200 dirham eta nortasun agiri nazionala lapurtu zizkidan.

Honetaz ez zidan poliziak gertaeren lekuan salaketarik onartu nahi izan, aitzitik, mehatxatu egin ninduen .  Hala ere ordu t’erdira egin nuen salaketa polizi-etxean, baina ez didate agiririk eman nahi izan edo identifikazio zenbakirik eskaini.

Honetaz guztiaz idatzi ditudan artikulu bat eta beste bat igortzen dizkizuet, arretaz errepasatu ditudanak, exagerazioak ez dezan izan bertan lekurik.

Nota Bene : Uste dut nire zorigaitz hauen eragilea artikulu hau dela, baina ez nago segur ehunetik ehunean.

Ali Lmbret, 2005etik 20015era marokoan argitaratzea debekatua daukan kazetari marokoarra, eta itzulitako zuzeularia.

 

Gaur egunean, Demainonline albistari digitala zuzentzen dut, nire herrian Marokon.