Mila bider
Mila bider –
Milagarrena du gaur Berri Txarrak taldeak, 1000. zuzenekoa!
1994an Lekunberrin laukote sortu eta lehen aldiz jo zuenetik, 999 aldiz igo da, taldekide ezberdinekin bada ere, Gorka Urbizu oholtza gainera.
Egunotan Euskal Herriko antipodetan dabiltza, hau da, munduaren beste puntan (literalki), eta bertan joko dute milagarren kontzertua; gaur Zelanda Berriko Aucklanden. Mila bider Berri Txarrak.
Horrelaxe kontatu du hirukoteak berak, twitter bidez:
(Haria 1/5)
Antipoda deitzen zaio leku jakin bati dagokion planetako puntu urrunenari. EH-ren antipoda, esaterako, Zelanda Berria da. Ez dago lurrazalean urrutiago geratzen den tokirik. Auckland litzateke, zehazki, gure antiopodaren hiriburua.— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko otsailak 16
(2/5)
Gaur Berri Txarrak-en historiako 998. kontzertua eman dugu Christchurch izeneko hirian (https://t.co/PhH5mWBiSb webgunean dago zerrenda osoa). Gutxi falta da, hortaz, milagarrenerako. #Infratour2018 biraren baitan izango da, zeinek esango.— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko otsailak 16
(3/5)
Gogoan dut lehendabiziko kontzertua: Lekunberriko festetan, erromeria taldearen atsedenaldia aprobetxatuta -norbait etor zedin- frontoipeko gaztetxean. 5 kantu baino ez geneuzkan eta bi aldiz jo genituen, hain geunden emozionatuta Aitor G., Aitor O., Rubio eta laurok.— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko otsailak 16
(4/5)
Gogoan, halaber, 100. kontzertua, propio lehendabizikoaren toki berean antolatua (Lekunberrin). Baltasar Garzonek Egin itxi berri zuen eta proiektu berriaren alde dirua ateratzeko egin genuen. ‘Ikasten’ diskoa konposatzen hasiko ginen handik gutxira.— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko otsailak 16
(5/5)
Patua horrelakoa da: Berri Txarrak-en 1.000garren kontzertua gure antipodetan izango da, Auckland-eko Whammy aretoan, Zelanda Berrian. Geografikoki, taldearen sorlekutik punturik urrunenean. Gogoa, aldiz, entzule bakoitzetik gertu. Milesker. Jaio.Musika.Hil pic.twitter.com/aMb0T0FhlC— Berri Txarrak (@berritxarrak) 2018(e)ko otsailak 16
.
Antipodetan, Australia ere zapaldu berri dute, eta bertako Euskal Etxearen sorpresa jaso dute Sidneyn; aurreskua dantzatu diete!
Ez genuen espero Australiara iritsi eta aurreskua dantzatuko zigutenik. Eskerrik asko Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea zuen eskuzabaltasunagatik, biba zuek!!Great surprise at Sydney’s basque community centre ‘Gure Txoko’, when they danced an ‘aurresku’ for us, so thrilling! Thanks for your help and support these days.
Posted by Berri Txarrak on Tuesday, February 13, 2018