Eskorbuto punk taldeari buruzko dokumentala errodatzen ari dira

Eskorbuto punk taldeari buruzko dokumentala errodatzen ari dira –

Eskorbuto hirukote mitikoei buruzko dokumentalaz idatzi du Julen Yustak Zinea.eus atarian.

“Generación Anti Todo” fikziozko dokumentalak Eskorbuto punk talde mitikoaren ibilbidea eta hainbat belaunaldirengan izandako eragina kontatuko ditu. Lana errodaje-fasean dago, eta udazkenean estreinatzeko asmoa dute.

Eskorbuto punk taldeari buruzko dokumentala errodatzen ari dira

Iaz 25 urte bete ziren Eskorbuto musika taldeko kide Iosu Expósito eta Jualma Suárez hil zirenetik. Horregatik, iraganeko eta egungo gazteak hartuko dituzte abiapuntutzat ondorengo galderei erantzuna bilatzeko: itxaropenik gabeko etorkizunera iritsi garen honetan, non daude gazte horiek, zein da haiek utzitako mezua?

Dokumentalak ez du ohiko formatua jarraituko;gaiak galdera eta foku berrietatik aztertuko dituzte hildakoen memoriak nola idealizatzen ditugun ikusteko, eta 80ko hamarkadako eta egungo gazteen artean dauden ezberdintasunak islatuko dituzte, informazioak eta desinformazioak nola eragiten digun aztertzeko.

Horretarako, Ioritz Benito aktore eta musikaria arduratuko da elkarrizketak egiteaz, eta grabaketak Bilbo, Etxebarri, Sestao, Gasteiz, eta Santurtziko tren, auto edo tabernatan egingo dituzte.

.

Bi belaunaldiren arteko elkarrizketa

Dokumentalak pertsona anonimoen eta eragin handiko lagunen iritziak batuko ditu, eta Eskorbuto taldeak musika sortzeko eran izandako eragina azalduko digute. Penadas por la Ley argentinarrek, esaterako, taldearen garapena eta emakumeek punk generoan duten rola aztertuko dituzte, eta ikasle talde batek Eskorbutoren Ratas de Vizcaya abestiaren letrak xehetuko ditu, jarraian, ondorengo galderari erantzuteko: abesti bat sortuko bazenu, zeren inguruan egingo zenuke?

.

Filmaren ekoizpena

Kooperatiba moduan lan egiten duen Saregabe ekoiztetxeak produzituko du dokumentala, sortzaile berriak sustatzea baitute helburu. Generación Anti Todo Iñigo Cobo zinegile eta gidoilariaren lehen film luzea izango da, aurretik bideoklipak eta lan laburragoak egin baititu. Santurtziko film laburren jaialdiko arduraduna ere bada. Miguel Cobo anaia izango da proiektuaren ekoizle exekutiboa, eta filma Gorka Etxeandiaren laguntzarekin batera zuzenduko du.

Otsailaren 14an, asteazkena, dokumentalaren teaserra kaleratzeko asmoa azaldu dute, eta finantziazio-kanpaina ere orduan jarriko dute martxan. Errodajea apirilean amaituko dute, lana udazkenean, jaialdietan, estreinatu ahal izateko.

Eskorbuto punk taldeari buruzko dokumentala errodatzen ari dira

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Eskorbuto punk taldeari buruzko dokumentala errodatzen ari dira”-ri buruz