[Zinema Euskaraz] Maya erlea 2: Ezti-Jokoak

[Zinema Euskaraz] Maya erlea 2: Ezti-Jokoak –

Otsailaren 9tik aurrera zinema aretoetan, “Maya erlea 2: Ezti-jokoak”

Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programari esker, bihar pantaila handietara itzuliko da erlauntza osoko erle abenturazale eta dibertigarriena. Maya erlea” (2014) film alemaniarraren aren jarraipen hau ere Alexs Stadermann-ek (The Woodlies Movie) zuzendu du. Familiako animazio-filma Noel Cleary-rekin (Blinky Bill: El Koala) batera zuzendu du.

Bere abentura berrian, “Mayaren erlauntzak udako bilketa amaitu berri du eta guztiak Eztiaren Jolasetan parte hartzeko irrikaz daude. Horixe izango al da behingoz jolas egitera gonbidatuko dituzten urtea?

Baina enperatrizak ez die Mayari eta lagunei parte hartzen utzi nahi eta, gainera, haien eztiaren zati bat atletentzat emateko eskatzen die. Ez da bidezkoa! Mayak ezin du hori onartu eta, erreginak emandako aholkuei kasurik egin gabe, Buzztropolisera bidaiatuko du. Han, enperatriza bizi den erlauntza handian, iritzia aldarazten saiatuko da.

Izango al du Mayak Jolasen garaile bihurtzeko eta erlauntza salbatzeko aukerarik? Aurkariek, Buzztropoliseko taldeak, gauzak zail jarriko dizkiote; izan ere, liderrak, Violetek, edozer (baita tranpak ere!) egingo du gure lagunei irabazteko. Hori bai, Mayak alboan izango ditu bere betiko lagunak: Flip eta Willi. Has daitezela Eztiaren Jolasak!”.

Zinema Euskaraz programak euskararen erabilera sustatzen du kultura-komunikaziorako bitarteko gisa. Horretarako, aisialdian euskararen normalizazioa sustatzen duten filmen eskaintza jartzen du herritarren eskura.

.

[Zinema Euskaraz] Maya erlea 2: Ezti-Jokoak

Zinema areto hauetan izango da bihartik aurrera “Maya Erlea 2: Ezti-Jokoak”:

.

  • Golem Morea (Iruñea)

  • Niessen Zinemak (Errenteria)

  • Coliseo (Eibar)

  • Principe (Donostia)

  • Florida Guridi (Gasteiz)

  • Zugaza (Durango)

  • Getxo Zinema (Getxo)

  • Multicines (Bilbo)

  • Golem Alhondiga (Bilbo)

[Zinema Euskaraz] Maya erlea 2: Ezti-Jokoa
euskara, haurrak, Maya Erlea 2, zinea, Zinema euskaraz
Zineuskadi

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

4 pentsamendu “[Zinema Euskaraz] Maya erlea 2: Ezti-Jokoak”-ri buruz

  • Primeran!
    Baina esanen nuke zinema aretoen zerrenda ez dela hori…

  • Kaixo Nafarroan!
    Lehengoan, euskarazko bertsioa ere zekarten film dvd zerrenda bat egin zenuen. Ba, bakarrik aipatzea film bat ahaztu zenuela, eta nire ustez bikoizketa bikaina duena; Batman Lego.
    Par batzuk botatzeko pelikula ederra, eta nire etxeko txikiek ikusi dute gutxienez hamabost aldiz, ta oraindik ez dira aspertzen!

    Ongi ibili.

  • Eta gehiago ere badaude, Zipi eta Zapeko biak, ballerina…
    Orain dela bi urtetik hona, Zine Euskadirekin estrenatzen diren filmak, gero dvd formatuan ateratzerakoan, euskarazko bertsioa ere ekartzen dute.
    Zorionez…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude