Estreinaldiak: Martxoak 31
Estreinaldiak: Martxoak 31 –
My way out (Izaskun Arandia)
| Dokumentala | Transexualitatea |
The Way Out klub ospetsuak 25. urteurrena ospatu zuen 2018an. Efemeride horren karietara, dokumentalak Londresko trans agertokiaren azken hiru hamarkadak errepasatzen ditu eta, elkarrizketa eta artxiboko grabazioen bidez, klubak komunitate transean izan duen eragina erakutsi ere.
2020ko martxoan, covid-19ak eragindako mundu-mailako pandemiaren ondorioz, klubak bere ateak itxi zituen lehen aldiz. Zer-nolako etorkizuna izango ote du leku berdingabe horrek?
2022 | Donostia Zinemaldia: Zinemira
2023 | D’A – Film Festival Barcelona
.
Empire of Light (Sam Mendes)
| Erromantzea | Drama | 80ko hamarkada |
Maitasun istorio bat, Ingalaterrako hegoaldeko kostaldeko antzinako zinema eder baten testuinguruan giroturikoa, 1980ko hamarkadan.
Lehen mailako aktore-taldea bildu du bertan Mendesek: Olivia Colman, Micheal Ward, Colin Firth, Toby Jones, Tanya Moodie…
2022 | Oscar sariak: Argazki onenaren sarirako hautagai
2022 | BAFTA sariketa: Hiru hautagaitza, film onenarena tarteko
2022 | Urrezko Globoak: Drama generoko emakumezko aktore onenaren sarirako hautagai (Olivia Colman)
.
Un beau matin (Mia Hansen-Løve)
| Drama | Gaixotasuna |
Sandra gazteak bakarrik hezi behar du bere alaba eta, gainera, aita gaixorik du eta maiz joaten zaio bisita egitera. Familia borrokan ari da aitak behar dituen zaintza medikoak jaso ditzan, eta halako batean, Sandrak Clément topatuko du berriz, aspaldian ikusi gabeko lagun hura. Clément beste norbaitekin konprometituta badago ere, istorio sutsu bati ekingo diote bi protagonistek.
Aktoreen artean bereziki nabarmena da Léa Seydoux protagonistaren lana.
2022 | Donostia Zinemaldia: PERLAK
2022 | Europar Zinemaren Sariak: Emakumezko aktore onenaren sarirako hautagai (Seydoux)
2022 | Cannesko Jaialdia: Quinzaine des réalisateurs
.
Fogo Fátuo (João Pedro Rodrigues)
| Komedia | Musikala |
Bere heriotz-ohean, Alfredo, kororik gabeko erregea, gaztaroko oroitzapen urrunetara eta suhiltzaile izatearekin amets egiten zuen garaira itzuliko da. Suhiltzaileen taldeko Alfonso instruktorearekin elkartzeak kapitulu berri bat irekitzen du maitasunean eta desioan murgilduta dauden bi gazteen bizitzan, eta status quo-a aldatzeko borondatea piztuko du haiengan.
2022 | Cannesko Jaialdia: Quinzaine des réalisateurs
2022 | Sevillako Festibala: Epaimahaiaren Sari Nagusia
.
Dungeons & Dragons: Honor Among Thieves (John Francis Daley, Jonathan M. Goldstein)
| Fantasia | Ekintza |
1974an argitaratu zen Dungeons & Dragons lehen rol jokoaren egokitzapen zinematografikoa. Lapur xarmagarri batek eta abenturazale talde harrigarri batek lapurreta epiko bati ekingo, galdutako erlikia bat berreskuratzeko, baina gauzek beste norabide bat hartuko dute okerreko pertsonekin topo egiten dutenean.
Filmak izen ezagun ugari bitzen ditu aktore-taldean: Chris Pine, Michelle Rodriguez, Regé-Jean Page, Justice Smith, Hugh Grant, Sophia Lillis eta Chloe Coleman, esaterako.
.