Estreinaldiak: Martxoak 3

Estreinaldiak: Martxoak 3 –

Estreinaldiak: Martxoak 3

Estreinaldiak: Martxoak 3

.

Los caballos mueren al amanecer (Ione Atenea)

| Dokumentala |

Zer gertatuko litzateke ezezagun batzuen ondarea jasoko bagenu oinordetzan? Filmaren zuzendaria, Ione Atenea, Garcia anaiena izandako etxera bizitzera lekualdatuko denean, aurreko bizilagunen arrastoarekin egingo du topo haiek etxean utzitako objektuetan: piano batean, ehunka marrazkitan, milaka argazkitan edo kasette mordo batean…

Bada, premisa horretatik abiatuta, filmak egiteko bi bide nahasten dira proiektu honetan: Bata Ione Ateneak garatzen duena, Vallcarcako txalet txiki batean euren bizitzaren arrastoak utzi zituzten hiru anai-arreba horien bila; eta, bestea, anai-arreba horiek –Antoniok, Rositak eta Juanitok– asmaturikoa, bidetik ateratzen ziren interes partikular batzuei jarraika.

Izan ere, anai-arrebetan zaharrenak komikietako marrazkilari gisa lan egin zuen Bruguera argitaletxearentzat, arrebak abeslari liriko izateko ikasketei heldu zien, eta ez dirudi gazteena ezertan profesional izatera iritsi zenik, baina horretarako ere behar-beharrezkoa da talentua. Beti bizi izan ziren elkarrekin, eta euren zaletasunetako bat izan zen Mendebaldeko filmen eszenak birsortzea, ustez Bartzelona inguruko leku urbanizatu gabeetan.

Zazpi T’erdi eta Hiruki Filmak ekoiztetxeek babestu dute Atenearen proiektu esperimentala, bere ibilbideko bigarrena.

2022 |Nafarroako Puntu de Vista Dokumentalen Jaialdia: Sail Ofiziala

.

Demon Slayer: To the Swordsmith Village (Haruo Sotozaki)

| Animazioa | Fantasia | Thrillerra |

Bere familia modu eraila izan ondoren, Tanjiro Kamado izeneko bihotz oneko mutil batek Demon Slayer bihurtzea erabakiko du, Nezuko ahizpa txikia gizaki bihurtzeko itxaropenarekin.

.

Creed III (Michael B. Jordan)

| Drama | Boxeoa | Sekuela |

Boxeoaren mundua menderatzeaz harago, Adonis Creedek arrakasta izan du bere ibilbidean eta bere familia-bizitzan. Damian (Jonathan Majors), haurtzaroko lagun bat eta boxeoaren izar ohia kartzelatik irteten denean, oso pozik dago ringean aukera bat merezi duela erakusteko. Bien arteko topaketa iristen denean, ordea, borroka bat baino gehiago izango da.

Adonis Creed pertsonaia oinarri duen kontakizuneko (Creed eta Creed III) hirugarren alea duzue honakoa. Aktore-taldean, Michael B. Jordan zuzendaria, Tessa Thompson, Jonathan Majors eta Phylicia Rashad.

.

The Son (Florian Zeller)

| Drama | Familia |

Peterren bizitza xelebrea kaos bilakatuko da bere emazte ohia, Kate, bere seme nerabearekin, Nicholasekin, agertuko denean. Izan ere, lan zaila da gaztearekin komunikatzea, oldarkorra eta urruna delako, eta eskola utzi berri duelako.

Aktore-taldea osatzen dute Hugh Jackman, Laura Dern, Vanessa Kirby, Anthony Hopkins, Zen McGrath edota William Hope bezalako izen ezagunek.

2022 |  Urrezko Globoak: Draman generoko gizonezko aktore onenaren sarirako hautagai (Jackman)

2022 | Veneziako Jaialdia: Sail Ofiziala

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Martxoak 3

Estreinaldiak: Martxoak 3

Euskal pantailaren gunea