MarMarka. Markaren zaintza eta buruhausteak
MarMarka. Markaren zaintza eta buruhausteak –
Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du TaPuntu kooperatibak zazpigarren urtez. Martxoaren 23an, 18:30etatik 20:30etara, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean izango da. Jardunaldia doakoa da eta nortasunasarean.eus webgunearen bidez eman daiteke izena.
NORTASUNA SAREAN
Jardunaldi hau TaPuntu kooperatibak antolatzen du urtero, enpresa edo proiektuei sarean egoteko abenturan laguntzeko helburuz, komunikazioaren arloan euskaraz lan egiten duten enpresa eta ekimenei ikusgarritasuna emanez. Aurten aukeratutako gaia, MarMarka lelopean, marka estrategien garrantzia eta hauen zaintza da: Nola zaindu zure proiektuaren marka? Zer hartu behar da kontuan marka estrategia garatzean?
HIZLARIAK
Jardunaldiaren lehen zatian bi hizlarik hartuko dute parte, jorratuko den gaian adituak direnak. Beraiei esker, marka zaintzeko kontuan izan beharreko gakoak ikasiko ditugu eta azken urteetako joerak ezagutu:
» Ion Ansa Mendizabal, estrategia aholkularia.
» Maider Beldarrain Iribar, TheNiu komunikazio estrategikoko agentziako kidea.
MAHAI-INGURUA
Aditu ikuspegia osatuz, egunerokotasunean marka baten zaintza egiteko ardura duten pertsonen esperientziak ezagutu eta haiengandik ikasteko aukera izango da ere:
» Itsaso Muñoz Rodriguez – Ordiziako Udala.
» Alexander Padilla López – Gaztea.
» Aitziber Onaindia Martinez – Gau Beltza.
» Arturo Villanueva Arteaga – Biba ardoak.
Amaitzeko, galdera, iritzi eta zalantzentzat tartea zabalduko dugu.
Eman izena doan www.nortasunasarean.eus webgunean.
MarMarka. Markaren zaintza eta buruhausteak.