Estreinaldiak: Maiatzak 12

Estreinaldiak: Maiatzak 12 –

Estreinaldiak: Maiatzak 12

Estreinaldiak: Maiatzak 12

.

Gelditasuna ekaitzean (Alberto Gastesi)

Drama

Lara eta Daniel bikote protagonistak ekaitz egun batean ezagutu zuten elkar eta ezer gutxi mantentzen dute orduko pasio horretatik. Urte asko igaro dira; elkar ezagutu zutenean gazteak eta grinatsuak ziren, eta etorkizunak aukeraz beteriko herrialde urrun bat zirudien.

Orain, haien bideak berriro gurutzatu dira: Lara Paristik Donostiara itzuli da Telmorekin, bere bikotekidearekin, hirian behin betiko bizitzeko asmoz. Daniel, aldiz, ez da inoiz hiritik atera, orain bere andregaiarekin bizi da, Verarekin, eta amaren higiezin-agentzian egiten du lan. Larak eta Danielek salgai den etxebizitza baten bisitaldian egingo dute topo. Baina agian ez da elkar topatzen duten lehen aldia. Iraganaren eta orainaren artean, filmak beste garai batean beste bide batzuk hartzeko aukera izan zuten bi pertsonaren maitasun-istorioa aztertzen du.

Lehenengo film luze saiakera izan da Alberto Gastesi zuzendariarentzat, eta bera arduratu da ere,  Alex Merinoren laguntzarekin, gidoia idazteaz. Loreto Mauleon eta Iñigo Gastesi dira protagonistak eta, horiekin batera, Aitor Beltranek eta Vera Milanek osatu dute aktore-taldea. Berezitasun gisa, filma txuri-beltzean errodaturik dago.

.

Marlowe (Neil Jordan)

Thrillerra | Neo noir | 30ko hamarkada

1930eko hamarkadaren amaierako Los Angeles ilunean, Marloweri ataza bat enkargatu diote: familia aberatseko emakume batek maitale ohia aurkitzeko eskatu dio. Marlowe laster ohartuko da gizonaren desagerpenak ustelkeria-sare bat ezkutatzen duela, eta hiriko agintari aberats eta arriskutsuenetako zenbaitzuen jopuntuan jarriko da detektibea ustekabean.

Irlanda, Frantzia eta Espainia arteko koprodukzio lan honek Liam Neeson, Diane Kruger eta Jessica Lange bezalako lehen lerroko izenak ditu aktore-taldean.

2022 | Donostia Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

Le lycéen (Christophe Honoré)

Drama

17 urte dituela, Lucasen nerabezaroa suntsitu egingo da bat-batean. Bizitza basapizti bihurtu zaio eta hezi egin beharko du. Anaia Parisera joan zaio bizitzera eta orain amarekin bakarrik bizi da Lucas, eta bi horien tartean, itxaropena eta maitasuna berreskuratzeko borrokatu beharko du mutikoak.

2022 | Donostia Zinemaldia: Aktore onenaren saria ex-aequo (Paul Kircher)

.

The Eternal Daughter (Joanna Hogg)

Drama | Thrillerra

Emakume batek eta bere ama zaharrak aspaldi lurperatutako sekretuei aurre egin beharko diete familiaren etxe zaharrera itzultzen direnean. Izan ere, urteen igarotzearekin, etxe handi zahar hori misterioz betetako hotel ia huts bilakatu da.

2022 | Veneziako Jaialdia: Urrezko Lehoia film onenari

2022 | Sevilla Zinema Europarraren Jaialdia: Urrezko Giraldilla film onenari

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Maiatzak 12

Estreinaldiak: Maiatzak 12

Euskal pantailaren gunea