m22an BOZKATU gure hautes-zerrenda! | W. Szymborska

Erregimenaren lehendakariak eta poetak ezkutatu nahi zituzten hiru olerki.

Goratu ditzagun euzkopoloniar erreformista-unionistak (eta testuon autorea bera).
SESB erorarazi zuten bertsoek aurki suntsituko dute EB.

*

Ongi etorria hiri sozialistaren eraikuntzara

Kaleen zabalera asfalto

eta borondate saiatua izango da.

Eraikuntzen altuera adreilu

eta harrotasunaren kuraiazkoa izango da.

Zubien arkuak burdinez

eta kontzientziaz egingo dira.

Zuhaitzen berdea itxaropenarena izango da.

Igeltsuztatutako zuri freskozkoa izango da poztasuna.

 

Hiri sozialista,

zorte onaren hiria.

Kanpoalde eta kalezulorik gabea.

Pertsona bakoitzaren laguna.

Ditugun hirien artean gazteena.

Izanen ditugun hirien artean antzinakoena.

Gazteena gertu den biharrerako.

Antzinakoena bihar urrunerako.

 

Lenin

Kaltetuak borrokara eraman zituelako,

garaipena betiereko egin zuelako,

datozen garaietarako

oinarri zurrunak altxa zituelako –

gizarte berriaren Adan hau

dagoen hilobia

ezagutzeke dauden planetetatik

etorriko diren loreekin apainduko dute.

 

Nowa Huta eraiki zuen gazteriari.

Nork eraiki zuen bizi naizen etxea?

Nork jarri zizkion bere ahaleginaren zimenduak?

Igeltseroaren, tximiniagilearen, sukaldegilearen, beiragilearen eta zurginaren

giza memoriatik kanpo gelditu dira oroitzapenak.

 

Memoria txarraren klasea hiltzen ari da.

Memoria fidelagoa hautatzen dugu,

liburua bezala irekitzen da

berrirakurtzen diren orrialdeetan.

 

Gaur zuentzat, zuekin eta zuengandik, gazteok,

hiriaren biografia hasi da.

Memoriak egunero idazten ditu

zuen izenak, miresmenez apainduak,

zuen arauaren oldarra ikusarazten du,

eta neurtze plan ederra du bere baitan.

Langile klasearen zerbitzura dagoen

langileen memoria delako.

*

PDFan 15 M22jator PDF

pdfan espainolez 15 M22esp PDF

NOWA HUTAKO PINTXO-POTEAN IKUSIKO GARA!

>derSchmähschriftFürDenKulturwiderstand<


[zuzeu.com [andreasetagudrun.wordpress.com/-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna [bilinguaSamizdat

2011ko apirila, Nowa Huta (Wielka Arabska Libijska Dzamahirijja Ludowo-Socjalistyczna) // 219 Prairial 6 Sextidi, Krakovia
Kalina Bartnicka& Andreas Ensslin& Gudrun Baader

Andreas Bernd Baader (1943ko maiatzaren 6a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da, astia duenean margotzen du. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| Gudrun Ensslin (1940ko abuztuaren 15a) Alemaniako ezker muturreko Armada Gorriaren Fakzioaren (R.A.F.) sortzaileetakoa da. Hegelen ondorengoa da, biolina jotzen du idazteaz gainera. UMPS Angiolillo PamphletistInen zelulako kide da. ||| [zuzeu.com [g.ensslin&a.baader-blog [@andreas_gudrun-twitter [andreasetagudrun@gmail.com [zureAuzokoHorman [samizdatElebiduna

2 pentsamendu “m22an BOZKATU gure hautes-zerrenda! | W. Szymborska”-ri buruz

  • Mikel Elorza 2011-05-26 16:55

    Argazkian ikusten den auzoan, Nowa Huta ospetsuan, arrazionalismo sobietarraren eredu nahi zuen hartan izan nintzen paseo labur bat ematen joan den urtean. Gure bizitzaren metafora eder bat izan daitekeela iruditu zitzaidan. Errealismo sozialistaren paradigma izan behar zuen horretan eliza bat eta gurutze bat jartzearen kontura istilu latzak izan ziren 60etan (Wojtila izeneko bat tarteko, apezpiku zela uste dut). Auzo sarrerako plazatxoak Leninen izena zeraman hasieran. Ronald Reagan plaza izena du gaur egun. Ai bizitza!

  • Amonamantangorri 2011-05-27 16:42

    Ez dut ezer entenditu