M-ak 25 urte fan ekimena

2016an hogeita bost urte beteko dira M-ak taldeak jotzeari utzi zionetik. Alta, bada oraindik orain ere taldearen musika presente duenik. Zale talde batek “M-ak 25 urte” fan ekimena jarri du abian:

“M-ak taldearen oroimen musikala bizirik” dagoela frogatzeko; taldearen kantu bat aukeratu eta bertsio bat egiteko gonbitea luzatzen die Fan taldeak Euskal Herriko egungo musikariei.

Fan klubaren ataria

Fan klubak atari bat du M-ak taldeari buruz, taldearen historia, garaiko argazki eta bideo ikusgarriak (begira beheko honetan zeinen gazte dauden Arkarazo eta Montoia), plazaratu zituzten lanen iruzkinak, elkarrizketak eta kantuak entzuteko esteka eta guzti (euskaraz eta gazteleraz).

Honela diote taldearen sorreraz:

M-ak 25 urte fan ekimenaKaki Arkarazok eta Anjel Gonzalez Katarainek estudioan egindako soinu esperimentazioetatik sortu zen M-ak, 1982. urtean, RRV delako punk eta rock mugimenduak eztanda egin zuen garai berean.

Urteak aurrera joan ahala, taldekide gehiago batu ziren, tartean Xabier Montoia, eta garapen garrantzitsua izan zuen taldeak.

Rock giroetara bideratu zuen sorkuntza, funk, rap eta metal doinuen nahasketa musikal sailkaezina sortuz. Bere garaiari aurrea hartu zion taldeak, bere eskaintzaren berritasuna eta ausardia zirela eta, baina erreferente handia bilakatu zen 90eko hamarkadan sortutako talde askorentzat.

Bertsioak

Lehendik ere, han hemenka badira M-ak taldearen kantuak jo izan dituzten taldeak. Besteak beste honako hauek, Badok atariak dioenez:

  • JARRI HEMEN ZEUREA…
M-ak 25 urte fan ekimena