Gaztea zara? Bakeaz hitz egingo dugu?

Bueltan dira Euskadiko Gazte Kontseiluaren, EGK-ko Bake eta Bizikidetza lan-arloaren Bake Ibilbideak: azaroaren 21ean (larunbata), Zarautzen (Gipuzkoa) goizeko 10.00etatik aurrera.

Gaztea zara? Bakeaz hitz egingo dugu?Ekintza iaz antolatu zen lehen aldiz arrakasta handiarekin eta hauxe zen helburua: “bakea eta bizikidetzari buruz hitz egitea, korapilatsua izan daitekeen gaia, baina Gazteriaren Kontseiluaren eskutik ikuspuntu gazte eta berritzaile batetik”.

Jarduera goizeko 10.00etan Gaztelekuan hasiko da eta ezagutza dinamika bat egin ondoren, ekintza Zarauzko beste hiru txokotara mugituko da denboraren hiru ardatzak irudikatuz: iragana, oraina eta etorkizuna.

Elkarrizketarako tartea egongo da eta une bakoitzaren sinbolismoarekin bat datozen hainbat ekintza ere egingo dira.

Giro lasai eta erosoan bukatzeko, saioa pintxo pote batekin amaituko da.

Izen ematea doakoa da, material guztiak eta pintxo potea barnean direlarik. Hau egiteko hiru bide daude: Zarauzko Gaztelekura hurbildu, 943005122 telefonora deitu edo o-leizaola@zarautz.eus helbidera email bat bidali.

Azkar ibili, lekuak mugatuak dira!

Eta oraindik ez baduzu irudikatzen nola diren Bake Ibilbideak, ikus ezazu 2014ko azaroan Bilbo, Gasteiz eta Donostian bizitako esperientziaren laburpena:

Bakeaz hitz egingo dugu

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Gaztea zara? Bakeaz hitz egingo dugu?”-ri buruz