[Zinema Euskaraz] Luis eta estralurtarrak

[Zinema Euskaraz] Luis eta estralurtarrak

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programak aurkezten du: «Luis eta estralurtarrak»; gaurtik aurrera zinema aretoetan ikusgai.

Estralurtar dibertigarriei buruzko marrazki bizidunen film bikain hau “Niko” eta “¡Upsss! ¿Dónde está No…?” film arrakastatsuen ekoizleen eskutik dator. Wolfgang eta Christopher Lauenstein (Alemania) Oscar sariaren irabazleek idatzi eta zuzendutako familia-abentura jostagarri hau, saltsa burugabe eta ustekabeko gertaerez beteta dago, eta etxeko txikienen gozamenerako aproposa da.

.

“Luis eta estralurtarrak”

[Zinema Euskaraz] Luis eta estralurtarrak«Luis 12 urteko mutil bat da. Denbora asko pasatzen du bakarrik, ez du lagunik eta bere aitak, Armin Sonntag ufologoak, ez du sekula harentzako denborarik izaten. Espazioan bizitza adimenduna badela frogatzearekin itsututa, teleskopiotik begira ematen ditu gauak eta lotan egunak. Barnetegiko zuzendariak uste du Luisek zentro batean bizi beharko lukeela etxean horrenbeste ordu bakarrik egin beharrean.

Egun batean, hiru estralurtar xelebre bere etxe-atarian eroriko dira teledendan ikusi duten “Nubbi- Dubbi” izeneko masaje-alfonbraren bila. Luis pozik da bere lagun berriekin eta aitarengandik ezkutatu nahi ditu, aita konbentzituta dagoelako martetarrak arriskutsuak direla eta azaldu bezain laster neutralizatu eta izoztu egin behar direla. Egun batean, Diekendaker andereñoa azalduko da etxean Luis barnetegira eramateko asmoz.

Mutila eta estralurtarrak ados jarriko dira elkarri laguntzeko. Batetik, plan bat asmatu behar dute ontzi inudearekin kontaktatzeko eta estralurtarrak erreskatatzeko eta, bestetik, bere lagun berriek barnetegira joan gabe geratzen lagunduko diote».

“Luis eta estralurtarrak” Errenteriako Niessen zinemetan, Donostiako Principen, Gasteizko Floridan, Iruñeako Golem La Morean, eta Bilboko Golem Alhondigan zein Multietan dago ikusgai.

[Zinema Euskaraz] Luis eta estralurtarrak

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

5 pentsamendu “[Zinema Euskaraz] Luis eta estralurtarrak”-ri buruz

  • eskaintza zabaldu 2018-06-29 15:11

    Eskertzekoa litzateke esatea NON eta NOIZ diren funtzioak.
    zineuskadi webgunean ere ez dago daturik.

    Eta zine aretoez gain, primerakoa litzateke online ikusi ahal izatea, nahiz eta ordaindu. Gurasook ez daukagu alternatiba asko euskaraz. Netflix eta halakoen garaian, non jendeak etxean online ikusteko ordaintzeko prest dagoen… zergatik ez horrelakorik eskaini? Seguru ez garela merkatu handia, baina lehia, aldi berean, oso eskasa da euskarazko materialari dagokionez.

  • Erabat ados zurekin.
    Nik ordainduko nuke, ikusi ahal izateagatik nire familiarekin, etxean, filmak, serieak, dokumentalak eta abar geure etxeko hizkuntzan.

  • Berriako paperezko edizioan agertzen da zer aretotan dagoen euskaraz.
    Donostiako Printzipe aretoan, euskarazko bertsioak 3 ordutegi aukeran.
    Iruñerriko Golem Morean euskarazko bertsioak 2 ordutegi aukeran.
    Oso ongi!

  • Eta, nonbait, Euskal Autonomia Erkidegoan, filmak online ikusteko aukera izanen dute:
    http://www.geuria.eus/herriak/hego-uribe/efilm-zerbitzua-2018-liburutegien-sarea/

    Espero dezagun orain arte euskaraz egindako eta euskaratutako filmak (asko dira!) ere ikusteko aukera egotea, eta aukera hori Euskal Herri osora zabaltzea

  • Lehenik eta behin, mila esker Zinema Euskaraz programan duzuen itneresagatik.
    E-liburutegian laster filme gehiago egongo dira euskaraz. Abendurako 300 bat izenburu edukitzea espero da. Bestelako plataformetan jartzeko erabakia ekoizle eta banatzaileena da. Zienuskadik ez ditu filmeen eskubideak kudeatzen. Bestalde, aretoei dagoekienez, prentsa oharrean azaltzen dira zeintzuk izango diren. Ordutegiak aretoetako web orrietan kontsultatu daitezke.