Louis Charpentier eta euskaldunen jatorria
Louis Charpentier eta euskaldunen jatorria –
Charpentier izan dugu, zalantzarik gabe, misterioak aztertzean, XX. mendean Europan izan dugun egile handienetako bat, eta euskaldunak eta euskara maiz aipatu dituena. Haren ustez, euskaldunak Europa zaharrean bizi izan zen kromainon zaharraren ondorengoak gara, hizkuntza zaharra atxikitzen jakin izan dugunak.
1.- Louis Charpentier-en nondik norakoak
Louis Charpentier kazetari, bidaiari, idazle eta argitaratzaile frantsesa 1905ean sortu eta 1979an zendu zen. Gazte-gaztetik antzinako kulturez eta zibilizazioez interesatua. Horiek ongi ikertu nahian, bidaia ainitz egin zituen Afrikara eta Asiara. Egipton eta Libanon ibili zen erromatar aztarnen bila, eta Greziako mitologian agertzen diren hainbat kontakizun argitu nahian. Kultura megalitikoa sakonki aztertu zuen eta baita animalien eta landareen kokalekuak eta ugaritze prozesuak ere. Aro zaharretako sinesmen eta erritualetan aditu bilakatu zen eta artikulu ugari eta hainbat liburu plazaratu zuen horiei buruz.
Bere idazlanetan biziki kritikoa izan zen kristau erlijioarekin, kapitalismoarekin eta kontsumo gizartearekin.
2.- Teoriak eta liburuak
Artikulu ugari plazaratzeaz gain, sei liburu argitaratu zituen, non bere teoria bereziak aurkeztu zituen. Horietako batean euskaldunen jatorria ikertu zuen. Zorigaitzez, liburu hauek ez dira oraino euskaratu. Ikus ditzagun banan banan, eta modu kronologikoan antolaturik:
– Les mystères de la cathédrale de Chartres, (Chartres-eko katedralaren misterioak) Paris, R. Laffont, 1966 // Charpentier-ek ongi aztertu zituen Chartres-eko katedralaren egitura eta historia. Bere ustez, katedralaren gaurko egitura egitura zahar eta jentil baten gainean egina da, eta eguzkiaren kultuarekin lotua da.
– Les Mystères Templiers, (Tenplarioen misterioak), Paris, R. Laffont, coll. « Les énigmes de l’univers », 1967. // Liburu honetan Charpentier-ek defendatu zuen tenplarioak neolitotik zetorren jakituria ezkutuaren jabe zirela. Haien erritoak Europako errito zahar jentiletan oinarriturik ziren. Ama-lurra gurtzen zuten, eta alkimiaren indarra ezagutzen zuten. Horretaz gain, Ameriketarako itsas bide zaharrak, feniziarrek erabili omen zituztenak, ezagutzen zituzten eta handik ekarri zuten haien esku zegoen zilar kopuru ikaragarri handia.
– Les géants et le mystère des origines, (Erraldoiak eta jatorrien misterioak), Paris, R. Laffont, 1969 // Liburu honetan geometria sakratua aztertu zuen. Charpentier-ek erraiten zuenez, Frantzian eta Europa osoan bazen sare ezkutu bat lurralde osoa antolatzen zuena. Sare hori zahar-zaharra zen eta Neolitoko leku sakratuetan oinarritzen zen. Zelten Lug jainkoa ikertu zuen bereziki.
– Les Jacques et le mystère de Compostelle, ( Done Jakue eta Compostelako misterioa), Paris, R. Laffont, coll. « Les énigmes de l’univers », 1971 // Done Jakue edo Santiago deituriko bidea aztertu zuen, eta bere teorian defendatu zuenez, Neolito zaharretik bazen Europan izarren bideari jarraitzen zion bide sakratua, Izarlandako Bidea deitua, hau da, Compostela. Europako herri zaharrek zuten hasieran bide hori kudeatu, eta zeltek geroago. Erdi Aroan kristauek Done Jakueren istorioa asmatuz, errito zaharretako bidea bere egin zuten.
– Le Mystère basque, (Euskal misterioa), Paris, R. Laffont, coll. « Les énigmes de l’univers », 1975 // Liburu honetan euskaldunen jatorria aztertu zuen. Charpentier-ek uste zuen, Joxemiel Barandiaranen antzera, euskaldunok kromainonen ondorengo zuzenak ginela eta berbere eta guantxeekin senideturik ginela. Hiru herri horietan zabalduta den 0RH negatibo izeneko odol mota aipatu zuen froga gisa.
– Le Mystère du vin, (Ardoaren misterioa), Paris, R. Laffont, coll. « Les énigmes de l’univers », 1981 // Hauxe izan zen plazaratu zuen azken liburua eta bertan ardoaren inguruko kulturaz mintzatu zen. Bere ustez, ardogintza loturik dago Neolitoko kultura zaharrekin, eta izpiritu sakratu batez jantzirik zabaldu zen mendez mende.
3.- Euskal misterioa. Euskaldunen jatorriari buruzko teoria
Lehen aitatu bezala, Louis Carpentier-ek 1975. urtean, eta Robert Lafontten argitalpenen bitartez, Le Mystère Basque (Euskal misterioa) izeneko liburua plazaratu zuen, laster Europako hainbat hizkuntzatara itzuli zena eta zabalkunde arrakastatsua ukan zuena.
Liburu honen bidez, egileak euskaldunen jatorria argitu nahi izan zuen. Haren ustez, euskal arraza kromainon gizakiaren ondorengoa da. Duela 30.000 edo 40.000 urte Europako kostalde atlantikoetan zabaldu ziren eta hortik gero, Mediterraneo aldera hedatu ziren. Pelasgoak, faraoien aroaren aitzineko egiptoar zaharrak, berbereak eta guantxeak zuhaitz bereko adarrak omen dira. Haien zibilizazioa mendebaldeko gaurko zibilizazioaren oinarria omen da. Haiek egin omen zituzten leize-zuloetako margoketak, Lascaux, Altamira, Izturitze eta abar, baita eraikin megalitikoak ere. Charpentier-en ustez, Euskal Herriak milurtekoetan barrena hizkuntza eta kultura kromainoidea landu eta iraunarazi ditu. Hauxe da liburuaren tesia.
Liburua hogeita bat ataletan banatu zuen eta kapitulu horietan euskaldunen kulturaren hainbat arlo aztertzeaz gain, lehen aipatu beste herri zahar horiei buruzko ikerketak eta irizpideak gehitu zituen, bere tesia bide onetik gidatzeko moduan. Horra hor: kondaira zaharrak, Cro-Magnongo gizakia, hondamendi handia, Neolitoko gizakiak, euskara, 0RH negatibo odolaren zabalkundea, kromainona Europan, guantxeak, guantxeen odola, berbereak, kontakizun zaharrak, historiaurre fikzioa, pelasgoak, piramideak, historia kontuak, sinesmen zaharrak, euskal etxea, basajauna, jentilak eta euskal folklorea. Horiek aztertu ondoren, lehen aipatu tesia defendatu zuen azken atalean.
Liburuan aipatzen duen hondamendi handia azken izoztaro edo glaziazioaren bukaera da, Europaren berotzea eta kostalde atlantikoetan bizi zen kultura zaharraren hedapena. Azken ataletan euskaldunen historia eta euskararen gibelatzea ditu hizpide eta bukatzean, etorkizun oparoa iragartzen die bai euskarari eta bai Euskal Herriari. Geroak entzun biezaio!
Badakit liburu hau ez dela gaurkoa, eta Charpentier-en eskutik plazaratu zenez geroztik, zientziak aitzinamendu handiak egin dituela, batez ere, genetikaren alorrean. Zientzia bide berri hauek zehazkizun eta teoria berriak ekarri dizkiguten arren, Charpentier-en teoriak, zenbait gauzatan bederen, arrunt interesgarria izaten darrai, eta ene irudikoz, baditu bere baitan hainbat osagai eta irizpide hobeto aztertu beharko genituzkeenak, gaur egun zabaltzen ari diren teoria genetista berriekin arras uztargarriak izan daitezkeelakoan. Geroak erranen!
Interesgarria da oso. Gai honen inguruan espekulazio eta misterio handia dagoen heinean erakargarria egiten da eta mistifikatzeko ahalmena du baita ere.
Teoria genetikoen inguruan badago liburu bat zeina nahiko erraza den irakurtzen dibulgazio liburu bat den aldetik:
“Euskaldunen Jatorria Populazioen Genetikaren Argitan” Joan Ignazio Abrisketa eta Alfontso Mtz. Lizarduikoa egileena.
Hor inguru pirenaikoaren populazio genetikaren eta kultura megalitikoaren arteko korrelazioa badela erakusten da. Hots, nolabait euskaldunok substratu aurreindoeuropear baten azken jagoleak garela. Haplotaldeak, odolaren antigenoak (O- famatua esaterako edo R haplotaldearen azpitaldeak) eta bestelako indikadoreak nola banatzen diren azaltzen du eta haien banaketa geografikoari erreparatuz euskaldunon jatorriaren inguruko hipotesiak jaulkitzen ditu. Genetikoki euskaldunon eta europar mendebaldeko biztanleen arteko harreman sakona dagoela ikusi daiteke (Britaniar uharteekikoa esanguratsua da), euskal populazioak elementu propioak dituen arren, eta elementu komun horien frekuentzia nabarmenki handiagoa da inguru pirenaikoan eta hein batean inguru horrek zentro genetiko moduan funtzionatzen du.
Eskerrik asko Joseba, oso laburpen interesgarria!
Hala da, euskera da Europan bizirik gelditzen den hizkuntza bakarra, bere aurretik kultura eta zibilizazio guztiak bere aaitzinatik iraiten ikusi eta gero.
Euskeraren memoriak (“elefantearen memoria” baitu gure hizkuntza honek) Kromañoinaren hizkera eztarrikoaz gain, aurreko euskera txistukaria, hasperenezkoa eta ahosabaikoaren memoria dauka. Beraz, Neandertalarena (-120.000 gutxienez)
Are gehiago. egungo euskera ez da oinarritu Kromaiñoiare hizkera eztarrizkoan (5 erro soilik), baizik eta aurrekoan (28 erro silabakarreko).
Nik isolatu dotezanaren arabera.
Duela -18.000 urte (Solutre aldian, gure hizkuntzalariek (emakumezkoak, noski, haiek baitira hizkuntza tsansmititzen dutenak) BISILABAZKO HIZKERA fundatu zuten, 28 monosilabazkoetan oinarrituta batik bat (soilik 5 erro Kromañoiarenak, eztarrizkoak, gogoratu)
Orduan 455 bisilabazko sortu ziren. Badiat horien zerrenda hori ere.
Orduan sortu zen IBERIERA (-18.000).
eTA 455 ERRO HORIEK EUSKERAK ZEIN IBERIERAK PARTEKATZEN DITUZTENAK DIRADE.
hORREGATIK DA HAIN ERRAZA IBERIERA desagertuz (latinak irentsita duela 2.000 urte) EUSKERAREN BIDEZ DEZIFRATZEA.
Euskera eta iberiera hizkuntza berbera izan zen 10.000 urtetan zehar, Neolitoan nekazaritza sortu arte.
Garai barri honetan, leinu batzuk hemen geratu ginen (Akitania zabalean) eta iberoak Levante alderantz emigratu eta Iberia osora zabaldu ziren.