Logroñoko orfeoia Eskorbuto zalea da
Logroñoko orfeoia Eskorbuto zalea da
Urte berriarekin batera, Actual jaialdia izan ohi dute urtero-urtero Errioxako hiriburuan. Aurten Logroñoko Orfeoiak abiatu du festibala:
Bideoak aste bete baduen arren, eta nahiz eta kalitate eskasekoa izan, ZUZEUra ekartzea erabaki dugu, ondo entzuten dela-eta.
Diego Martínez de la Concepción zuzendariaren gidaritzapean, eta Miguel Perez Plaza pianoan dela, Espainia aldean Rock Urbano zigilupean gordetzen dituzten taldeen kantuak moldatzen dituzte, Leño-ren “Maneras de vivir” eta Los Suaves-en “Lola”, esaterako. Baita Kortaturen “Mierda de ciudad”, Barricadaren “Blanco y negro” eta Eskorbutoren “Mucha policía poca diversíon“ ere!
Bideoa entzunada, ez dakigu rock&rollak bizirik jarraitzen duenentz, baina Rock Radical Vasco deitu genuen hura hilda eta ondo ehortzia dagoela ematen du. Goian Bego.