Lo gaudela ere egiten dugu dantza
Lo gaudela ere egiten dugu dantza –
Dantzan ataritik jasoa.
Logela argazki-estudio bihurtu (edo alderantziz) eta hainbat bikote gonbidatu ditu Paul Schneggenburger argazkilariak gaua bertan pasatzera. Bikoteak lo zeudela, time-lapse sistemarekin argazkiak egiten joan da gau ilunean, bikoteen gaueko “dantza” erretratuz. Emaitza begibistakoa, lo gaudela ere dantza egiten dugula.
Proiektu artistikoa da Paul Schneggenburger-ena, eta loaldiko dantza ere metaforikoki ulertu behar da. Paul-en estudio-apartamentuan, maindire beltzez jantzitako ohea prestatu du artistak, eta 80 bikote, txandaka, pasa dira bertatik gau bat egitera. Sei orduko loaldietan jo eta ke lanean aritu da Paul Schneggenburger-en argazki kamera, lo gaudela egiten ditugun dantza-saioen testigantza jasoz.