‘Literaturaren bideak etorkizunean’ jardunaldiak antolatu ditu 111 Akademiak
111 Akademiak euskal literatura eta irakurzaletasuna sustatzeko eta bultzatzeko prestaturiko egitarauaren barnean antolatu ditu jardunaldi hauek, Elkar Aretoekin elkarlanean. Euskal Herriko bost Elkar Aretoetan ospatuko dira urriko ostegunetan, eta bertan editore eta idazleak izango ditugu solaskide. Solasaldiak literaturaren gaur egungo egoeratik abiatuko dira, lehen analisi orokor bat egin eta hortik etorkizunean aurki dezakegunera jauzi egiteko: literatura paperean noiz arte ikusiko dugun, liburu elektronikoa eta honek irakurzaletasunean izan dezakeen eragina…
Egitaraua eta beste hainbat xehetasun hemen.
Ekimen interesgarria! Zorionak 111 Akademiari!!Arrazoi ezberdinengatik gerturatu ezin dugunok aukerarik izango al dugu “tuit” bidez edo antzeko formula bidez on line jarraitzeko (eta bide batez parte hartzeko) solasaldiak? Asko eskertuko genuke 🙂
Eskerrik asko!
On line jarraitzeko aukera eskaintzea zail samarra izango zaigu oraingo honetan, baina hurrengo baterako kontuan izango dugu!
Jardunaldiak amaitu ondoren web gunean zein aldizkarian emango dugu solasaldien berri.
A ze pena!!! Elkar aretoetan internet konexioa dagoelakoan nago 🙂 edo bestela, mugikor bidez “tuit” soil batzuekin konformatuko ginateke… hala eta guztiz ere, eskerrik asko erantzunarengatik!! Biba 111 akademia eta horrelako ekimenak!!